Borrar
Karmele Mitxelena, sarituetako bat.
Bi idazleren artean banatu da Augustin Zubikarai saria

Bi idazleren artean banatu da Augustin Zubikarai saria

Karmele Mitxelenaren 'Zoriontasuna, edo antzeko zerbait' eta Goio Ramosen 'London Calling' saritu dituzte

Leire Larrazabal

Lunes, 6 de noviembre 2023, 10:40

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai sarian sorpresa izan dugu. Izan ere, bi idazleren artean ex-aequo banatu da. Hala, hogeita hamabi lan aurkeztu dira guztira, batez besteko oso maila onarekin gainera, eta besteak beste horregatik bi proiektu saritzea erabaki du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak: Karmele Mitxelena oiartzuarraren 'Zoriontasuna, edo antzeko zerbait' eta Goio Ramos basauriarraren 'London Calling'.

Hori dela eta, bien artean banatuko da zortzi mila euroko saria, eta bien lanak argitaratuko dira datorren urtean, orain proiektu direnak amaitutakoan. Eta zer kontatzen digu bakoitzak? Alde batetik, 'Zoriontasuna, edo antzeko zerbait' Mitxelenaren proiektuaren izenburua da, eta alargun geratu berri den emakume heldu batek (Mariak) egindako barne- eta kanpo-bidaia kontatuko du, bere burua berrasmatu nahian. Sentimenduak nabarmentzen diren eleberri bat da (poza, haserrea, tristura, lotsa, errua…), lehen pertsonan idatzitako prosa dotore eta ñabarduraz beteriko baten bidez emana.

Goio Ramosek, berriz, bere bi pasioak uztartu ditu 'London Calling' nobela-proiektuan: literatura eta musika. 80ko hamarkadan, RRVren garaiko Hilotzak alegiazko musika-taldea da ardatza, eta horren inguruan hainbat gai agertuko dira: droga, politika, harremanak… Taldekide baten alabak gaur egun Londresko metroan kanta bat entzutean hasten da kontakizuna, izan ere, inoiz diskorik grabatzera iritsi ez zen talde baten kanta da entzun duena, non eta Londresko metroan…

Iaz Augustin Zubikarai saria Patxi Zubizarretak eskuratu zuen, 'Loak ezkutatzen duena' obrari esker.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bi idazleren artean banatu da Augustin Zubikarai saria