Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Viernes, 24 de marzo 2023, 21:59
XXVI. Igartza Literatura-Sorkuntzako beka, idazle gazteei zuzendurikoa, martxan dago. Beasaingo Udalak, Caf enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle berrien lanari laguntza emateko asmoz jaiotako proposamena da hauxe. Bekak 6.000 euroko dirulaguntza du.
Deialdi honetara aurkez daitezke narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak), jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edo osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak ez direnak.
Edonork parte har dezake, baina, egile berrientzat bideratuta dago eta kontuan izan beharko da, alde batetik, lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea, eta, aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea. Parte-hartzaile bakoitzak gauza hauek bidali beharko ditu: lehenik, landu nahi duen kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitarteko luzerakoa. Bigarrenik, idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa. Eta azkenik, egilearen datu pertsonalak.
Proiektuak ekainaren 30a arte bidali daitezke, bi bide hauetako bat erabiliz: udaletxeko sarreran erregistro ofizialean aurkeztuta edo online, helbide honetan. Epaimahaia Irati Jimenez, Garazi Kamio eta Aintzane Usandizaga idazleek osatuko dute. Hauen lana izango da jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko dute irabazle irailaren 15a baino lehen. Irabazleak izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlan amaitua entregatzeko. Edozein argibidetarako helbide hauetara zuzendu: euskara@beasain.eus edo liburuak@elkar.eus.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.