!['Idai' eta 'Kenneth' zikloiek kalte handiak eragin dituzte Mozambiken](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/201905/14/media/cortadas/idai-keneth-kFXH-RVGu77d4eVCnXMjrJ7ONWUP-624x385@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
!['Idai' eta 'Kenneth' zikloiek kalte handiak eragin dituzte Mozambiken](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/201905/14/media/cortadas/idai-keneth-kFXH-RVGu77d4eVCnXMjrJ7ONWUP-624x385@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
unai sarriugarte
Martes, 14 de mayo 2019, 01:14
Klimaren aldaketak eragindako ondorioak gero eta gehiago dira eta hauek hirugarren munduko herrialdeak kolpatzen ditu gogorren. Azken egunotako Mozambiken 'Idai' eta 'Kenneth' zikloiek egindako kalteak izugarriak izan dira. Depresio hauek oso bortitz eragin dute bertan. Era berean, azken 16 urteotan herrialde honek bizitako gerra zibilak eta azken mendeetan Mozambikek jasandako kolonialismoak kinka larrian jarri dute herrialdea.
'Kenneth' Mozambike inoiz kolpatu duen zikloirik bortitzena da. Halaxe helarazi du Nazio Batuen Erakundeak. Halaber, egun herrialdeak jasaten ari duen krisialdi humanitarioari aurre egiteko nazioarteko laguntza ezinbestekoa dela nabarmendu dute erakundearen zuzendariek. Depresio honek Macomia eskualdeko azpiegituren %80a suntsitu du eta bizileku gabe utzi ditu 100. 000 pertsona inguru. Hildako gutxi batzuk egon dira, izan ere, Pemba hiriaren ingurua ez da oso jendetsua.
Bestalde, 'Idai' zikloiak Beirako hiriaren eraikinen %90 birrindu eta 600 hildako eragin ditu. Meteorologia Erakundearen arabera 'Idai' izan daiteke Hego Hemisferioak sekula ezagutu duen zikloi tropikalik gaiztoena. Eskualde osoan, munduko txiroenetakoa den horretan, hiru milioi pertsona inguru kolpatu zituen 'Idai'-k.
Zenbait adituk esan dutenaren arabera, Mozambikek azken egunotan jasandako uholdeak gutxienez hiru alorretan daude lotuta klimaren aldaketarekin. Batetik, atmosfera beroago batek ur lurrun gehiagori eusten dio eta honek eragiten du euriteak gogorrak izatea. Bigarrenik, eskualdeak azken urteotan lehorte bortitza pairatu du, eta, horrek, lurzorua gogortzea eta ura ez xukatzea ekarri du. Azkenik, itsasoaren maila gero eta gorago egoteak lehorrean barrurago iristarazten du kostaldeko uholdea.
Halaber, azken urteotako idorteek gauzak gehiago okerrarazi dituzte. Elikagai kopurua eta hornidura gero eta murritzagoa da eta honek bereziki kaltetzen ditu haurrak; ondorioz, haurren lana eta behartutako ezkontzak biziki handitu dira azken urteotan. Era berean, ehunka mila hektarea soro eta nekazaritzako lur urperatuta geratu dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.