Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Lunes, 24 de julio 2023
Ipar Euskal Herrian euskal antzerkiaren hedapena sustatzeko asmoz, Euskal Kultur Erakundeak koordinatutako proiektua jaio zen 2013an: Ibilki dispositiboa. Ordutik, baina, beste adierazpen artistikoen zabalpenaren alde ere egin dute lan.
Seihilekotan banatuta, programan parte hartzen duten herriei bina egitarau proposatzen dizkiete, beren plazetan zein aretoetan euskal kulturaren kalitatea, bizitasuna eta aniztasuna erakutsiz, ikusgarritasuna bermatuz, eta bultzada berri bat emanez.
Bada, EKEk Ibilki dispositiboaren 12. edizioko jarduerak iragarri ditu, uztailetik abendura bitartean gauzatuko direnak. Tartean dira, antzerki ikuskizunak eta dantza emanaldiak, musika kontzertuak eta zinema saioak.
Ondoko herriek egin dute bat ekimenarekin: Ainhoa, Baiona, Senpere, Ziburu, Hendaia, Maule, Arrosa, Donapaleu, Urruña, Hiriburu, Orzatize eta Donibane Lohizune. Horrela, zinema eta ikus-entzunezko arloari dagokionez, egitarau oso interesgarria antolatu dute. Horrela, hurrengo emankizuna, abuztuaren 3an izango da, Telmo Esnalen 'Dantza' Ainhoan ikusgai izango delarik. Hurrengo geldialdia abuztuaren 19an izango da, film laburren emanaldiekin: 'Zerua blu', 'Positive bomb', 'Nire eguneroko maitea' eta 'Muga', besteak beste.
Telmo Esnalek berriro protagonismoa hartuko du 23an, Ortzaizen, 'Urte berri on, amona!'rekin. Berak eta Asier Altunak zuzendutako 'Agur, Etxebeste!', hurrengo egunean ikusteko beta izango da Ainhoan. Eta azken emankizuna Ziburun izango da, abuztuaren 29an, Pablo Agüerok zuzendutako 'Akelarre' ikusteko aukera izango da eta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.