![Ibilaldiak eta Kopariak euskararen aldeko hitzarmena sinatu dute](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2023/08/28/Z32A3581-1536x1024-kXjG-U21037272656AzG-1200x840@El%20Correo.jpg)
![Ibilaldiak eta Kopariak euskararen aldeko hitzarmena sinatu dute](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2023/08/28/Z32A3581-1536x1024-kXjG-U21037272656AzG-1200x840@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 30 de agosto 2023
Bizkaiko Ikastolen aldeko festa, Ibilaldia, datorren urtean Getxoko San Nikolas Ikastolak antolatuko du. Zentro honek eta Kopariak euskararen aldeko hitzarmena sinatu dute. Akordioaren bidez, 2024. urteko Ibilaldia arropa eta merchandising produktu desberdinez hornituko du Kopariak. Euskalgintzaren Kontseiluak jakinarazi duenez, elkarlanaren helburua da «euskararen lanketaren inguruko ekonomia zirkularra sortzea, euskararen normalizazioan eraginez eta euskararekiko ardura sustatuz».
Koparia Euskalgintzaren Kontseiluak bultzatutako merchandising eta promozio zerbitzuen enpresa da, eta lortutako irabazi guztiak euskararen normalizaziora bideratzen dira. Horrela, San Nikolas ikastolak, Ibilaldiaren materialaren ekoiztea Kopariaren esku jarriaz, euskarari laguntzeko «elkarlan estrategiko berritzaile eta jasangarri bati» bide eman dio. Euskararen normalizazioari laguntzeaz gain, helburua da Ibilaldiaren produktuak «ahalik eta jasangarrienak» izatea, materialei dagokionez eta jatorriari dagokionez ere bai, ahal den gehiena bertan egina izango delarik.
Beraz, elkarlanak, harreman, bitarteko eta baliabide guztiak euskaraz izatea bermatzeaz gain, «jasangarritasunaren eta euskararen etorkizunaren bultzatzaile» ere izango da. Etorkizunean ere mota honetako ekimenak eta elkarlanak bultzatuko dira. «Euskararen alde lanean gabiltzan eragileok elkarren indarrak batuz, komunitate guztia irabazle irteten dela frogatu nahi dugu», adierazi dute Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak, Unai Arzubiaga San Nikolas Ikastolako lehendakariak eta Gaizka Arrizabalaga San Nikolas Ikastolako zuzendariak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.