Borrar
Iban Zaldua González euskal idazlea dugu, ipuingintzaren arloan ezaguna dena. KULTURKLIK
Iban Zaldua euskal idazleak 'Nola izan garen' ipuin liburua plazaratu du

Iban Zaldua euskal idazleak 'Nola izan garen' ipuin liburua plazaratu du

Bertan Zalduak azken mende laurdenean euskal gatazkarekin zerikusia duten 60 istorio bildu ditu

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 3 de diciembre 2021, 22:45

Iban Zaldua euskal idazleak 'Nola izan garen' ipuin liburua plazaratu du. Bertan Zalduak azken mende laurdenean euskal gatazkarekin zerikusia duten 60 istorio bildu ditu. Idazlearen esanetan, kontakizunen gehiengoa beste liburu batzuetan ageri zirenak dira, eta, beste batzuk sekula ez aditzera emandakoak.

Bere esanetan: «euskal gatazkaren nondik-norakoak maisuki biltzen dituen liburua da». Zalduak mahaigaineratzen duenez, bertan gatazkaren alderdi ezberdinak ematen dira ezagutzera, ikuspuntu erabat anitzetatik abiatuta eta aztertuta daudenak, baita denborak aurrera egin ahala historia nola aldatzen den azaldu ere.

Iban Zaldua González euskal idazlea dugu, ipuingintzaren arloan ezaguna dena, bere lanok euskaraz nahiz gaztelaniaz burutzen dituelarik. Gipuzkoarra Geografia eta Historian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, baita Ekonomiaren Historia irakasle egun EHUko Letretako Fakultatean.

Bere litereraur ibilbide oparoan hainbat genero landutakoa da, hala nola, narrazioa, saiakera, haur eta gazte literatura edota komikigintza, 20 liburu baino gehiago plazaratu dituelarik. Horrez gain, hainbat hedabide, aldizkari, eta blogetan esku hartzen du kolaboratzaile gisa: La Galleta del Norte, Lata, Parentesis, Argia, El País, Nabarra, Eremulauak eta Volgako batelariak, tarteko.

Bere idazteko dohaina baten baino gehiagotan errekonozitua izan da, hainbat literatura sari jaso dituelarik: 2006ko Euskadi Literatura Saria, 'Etorkizuna' (2005, Alberdania) narrazio lanagatik, 2012ko Euskadi Literatura Saria, 'Azken garaipena' (2011, Ikastolen elkartea) liburuarengatik (haur eta gazte literaturan) edota 2013ko Euskadi Literatura Saria, 'Ese idioma raro y poderoso' (2012, Lengua de Trapo) obrari esker (gaztelaniazko saiakera alorrean).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Iban Zaldua euskal idazleak 'Nola izan garen' ipuin liburua plazaratu du