Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 28 de junio 2022, 18:55
Iban Illarremendik eta Eider Rodriguezek eskuratu dute etxeko txikienentzat albumak sortzeko Etxepare Saria garaikurra. Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskara hutsean aurtengo udazkenean. Guztira 35 hautagaitza aurkeztu ziren ekimenera, Illarramendi ilustratzailearen eta Eider Perez idazlearen 'Kirats' lana gailendu delarik. Orotara 5.000 euroko diru-laguntza jaso du bikoteak egile eskubideen aurrerapen moduan.
Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatutako epaimahaiak aho batez erabaki du 'Kirats' obra. Lan honek Ñimi izeneko kukuso edo arkakuso baten abenturak ematen ditu aditzera, usain onei eta txarrei buruzko gogoeta egiten duelarik. Ñimi Kukusoa Pantxi txakur dotorearengana ailegatuko da, eta biak triska, zapart eta jauzi, usain bila abiatuko dira.
Epaimahaiak nabarmendu duenez, testua ezinhobeagoa da album baterako: laburra, errimaduna, aberatsa eta onomatopeietan oinarritua baitago. Hortaz, haurrentzat errezitatzeko eta dibertitzeko aukera paregabea da, beren esanetan. Ilustrazioak, berriz, dotoreak bezain sofistikatuak izan dira epaimahaiarentzat.
Bestalde, testuaren nahiz ilustrazioen arteko nahasketa maisuki egin dutela ere goraipatu du epaimahaiak, idazle-ilustratzaileak liburu jostagarri eta harmonikoa lortu dutela, irakurlee txikientzat benetako oparia izango dena, hain zuzen ere. Hala, horrek obra jostagarri hauxe behin eta berriz irakurri eta usaintzeko gogoa emango die etxeko txikienei.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.