Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Fotolia
Hutsaren hurrena

Hutsaren hurrena

Beste bide batzuetatik ere heldu izan zaizkit azken aldian hainbat eskoletako liburutegiek gainetik kendutako liburuak. Gehienetan, euskarazkoak

Martes, 19 de abril 2022, 17:33

Ezaguna da esaera zaharra: 'Jakiteak ez du deus galtzen'. Erdarazko baliokideak lekuarekin egiten du lotura: 'Jakiteak ez du lekurik kentzen'. Liburuek, ordea, leku dezente kentzen dute, eta, azken garaiotan, ohikoa bihurtu da liburuak xahutzea edo desagerraraztea. Teknologiak aukera hori ematen du. USB batean milaka liburu sar daitezke, apalategiak pisu-pisu eta hautsez gainezka jarri behar izan gabe. Zentzu horretan, gero eta gehiago dira liburuak xahutzen dituzten eskola eta erakunde publikoak, batez ere liburutegiak dituztenak. Liburuek lekua kentzen dute, beste modu eraginkorrago batean erabil daitekeen lekua esan nahi baita. Liburuak erretzetik liburuak desagerraraztera pasatu gara denbora gutxian.

Lehengoan, hain justu, bigarren eskuko liburuak saltzen dituen denda batean izan nintzen. Euskarazko ataleko liburuak begiratzen hasi, eta interesgarria iruditu zitzaidan poema-liburu pare bat topatu nuen. Liburuok irekitzean, hara non ikusten dudan nik ikasi nuen ikastolaren zigilua. Handik zetozen liburuak. Beste bide batzuetatik ere heldu izan zaizkit azken aldian hainbat eskoletako liburutegiek gainetik kendutako liburuak. Gehienetan, euskarazkoak. Ez dut ukatuko espazioa dela gaur egungo arazorik handienetako bat, espazio falta, hain zuzen ere. Espero dut garai bateko jakinduriari kentzen ari gatzaizkion espazio hori guztia guretzat benetan onuragarria izatea, eta ez hustuketa huts bat. Hutsarena hurrena alegia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hutsaren hurrena