Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Kontzeptu geopolitiko nazkagarria da eragin-eremua. Horren arabera, potentzia handi baten mugan dauden herrialdeek beren independentzia mugatuta izaten dute, hori potentziaren interesei kateaturik dagoelako. Potentzia handiek, beren segurtasuna edo interesak garantizatzeko, beharrezkotzat jotzen dituzten neurrigabekeriak egiten dituzte, eta horiek lotsagabeki justifikatu. XIX. mendean, Estatu Batuetako Monroe presidenteak «Amerika amerikarrentzat» printzipioa aldarrikatu zuen. Europako estatu kolonizatzaileen aurkako mezua zen, baina aldi berean AEBk Amerika osoan nagusitasuna izan behar zuela adierazi nahi zuen maltzurki. Gerra Hotzaren garaian, AEBk Kubako gobernu komunistaren aurkako erasoa (Cochinos badiako inbasioa) eta Hego Amerikako kolpe militarrak bultzatu zituen. Txinak hainbat ugarte artifizial egin ditu Hegoaldeko Txinako Itsasoan. Sobietar Batasuna lehertu zenean, batasun hori osatzen zuten herrialdeek horrela adostu zutelako, Errusia eta beste hamalau estatu independente sortu ziren: sei Europan (Estonia, Letonia eta Lituania baltikoak, Bielorrusia, Ukraina eta Moldavia), beste hiru Kaukason eta bost Asia Erdian. Eragin-eremuaren doktrina aipatu dute batzuek Ukrainaren inbasioa justifikatzeko, eta horrek izua sortu du gainerako estatu sobietar ohietan. Okerragoa litzateke, dena den, Historiara joaz Pedro Handia eta jatorri germaniarra zuen Katalina Handia tsarrek eraikitako Errusia Handia berreraiki nahi izatea.
Georgiako elezahar batek dio euskaldunon antzinako arbasoak handik abiatutako talde bat zirela. Xabier Kintana euskaltzainak euskararen eta georgiarraren arteko parekotasunak aztertu zituen, eta elezahar hori hauspotu zuen. Georgia barruan zeuden bi probintziak, Hego Osetiak eta Abkhaziak, bereizi nahi izan zuten, eta Errusiaren laguntza militarrarekin de facto independentzia lortu zuten, nahiz eta hori oso estatu gutxik errekonozitu duten. Duela gutxi iskanbila handiak egon dira Tbilisi hiriburuan. Manifestari asko (gehienak gazteak), Georgia eta Europar Batasunaren banderekin, Errusiaren eragina omen zuen lege bat onartzearen aurka aritu dira protestan, eta lortu dute lege-proiektua erretiratzea. Deigarria eta ederra izan da georgiar horien aldarria EBn sartu nahi izateko. Ez dakit, alabaina, EB gauza izango den horri bidea zabaltzeko, kontuan izanda Balkanetako estatu asko, gehi Ukraina eta Moldavia, itxarotezerrendan daudela. Baita Turkia ere. Eta ea Errusiak zer irizten dion horri. Ukrainakoa errepika liteke, tamalez, Georgian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.