

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Martes, 25 de abril 2023, 11:40
Harkaitz Canok, Unai Iturriagak eta Joseba Larratxek 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikia plazaratu zuten iaz, eta gaur arratsaldean, 19.00etatik aurrera, Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean aurkeztuko dute. Mikel Laboa, euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu izan zena izango da protagonista nagusia.
Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Baina nola aurre egin bere bizitza marrazteko erronkari? «Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu», diote Elkar argitaletxetik. «Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun», gaineratzen dute.
Esan bezala, 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikia gauzatu dutenak hiru artista erraldoi dira: Unai Iturriaga, Joseba Larratxe eta Harkaitz Cano. Iturriaga Arte Ederretan lizentziatua da, eta gainera, bertsolaria, gidoilaria, idazlea, marrazkilaria eta musikaria da. Larratxe, berriz, arkitekto, komikigile eta ilustratzailea dugu. Bere azken lanen artean daude 'Eskularru beltzak' liburu sailerako ilustrazioak eta 'Joana Maiz'.
Komiki honen hirugarren ardatza Harkaitz Cano dugu, idazlea. Zuzenbidean lizentziatua; kontakizunak, eleberriak, poesia, kronikak eta gazte literatura idatzi ditu. Hiru aldiz lortu du Euskadi Literatura Saria: 2005ean 'Belarraren ahoa' lanagatik, 2012an 'Twist' obragatik eta 2014an 'Orkestra lurtarrak' lanagatik, haur eta gazte literaturaren modalitatean. Bere lana dozena bat hizkuntzara itzuli dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.