Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 14 de noviembre 2020, 09:18
Hungariak betoa jarri nahi die sexu bereko pertsonek egindako adopzioei. Izan ere, Judit Varga Budapesteko Gobernuko Justizia ministroak zuzenketa bat jorratu nahi du Europa ekialdeko herrialde honetako Konstituzioan. Neurri berri horrek, etxeko txikienen aitak gizonezkoak eta amak emakumezkoak soilik izan ahal direla aitortu nahi du. Lege berriaren bidez, Hungariak «bere generoaren araberako umearen garapen eta hazkuntza ahalbidetu» nahi du.
Judit Varga lege berri hori abian jartzeko proposamenaren inguruan mintzatu zen duela egun batzuk, zuzenketa hori herrialdearen bizikidetzarako ezinbestekoa dela argudiatuz. Sexu bereko pertsonek ume bat adoptatzearen inguruan gaineratu zuenez, «horrelako ideia berritzaileek haur ezberdinek garapen osasuntsu bat izateko duten erabateko eskubidea urratu egiten dute».
Lege horren zuzenketak dioenez, gizon eta emakumezko batek osatutako bikoteek soilik izango lukete haur bat adopatatzeko eskubide osoa. Era berean, ume horiek Hungarian kristautasuna ardatz duen hezkuntza hartu beharko lukete nahitaez.
Neurri berri hori martxan jartzeak LGTBI kolektiboak adoptatzeko aukerarik ez izatea ekarriko luke, hau da, gay eta lesbianek edota transexualek ez lukete herrialde horretan adoptatzeko edonolako aukerarik izango, ezta pertsona indibidualek hori egiteko inongo abagunerik izan ere. Erabakiak Hungariako nahiz nazioarteko LGTBI kolektibo ezberdinak zur eta lur utzi ditu, baita euren erabateko haserrea islatu ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.