Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nahikari Cayado
Domingo, 30 de agosto 2020
Garbantzuen krema edo purea da hummusa, azken urteetan oso arrakastatsua egin dena gure sukaldean. Ekialde Ertaineko herrialde askotatik datorkigu, eta nahiz eta egiteko ehundaka modu ezberdin dauden, testu honetan etxean egiteko errezeta erraz bezain sinple bat aurkeztuko dizugu. Izan ere, menu askotan falta ezin den gosegarrian bilakatu da, batez ere beganoak edo begetarianoak direnentzat.
Sukaldatze prozesua oso erraza da, osagai gutxi baititu. Gainera, osasunerako onura asko dakartza, arina da eta, zergatik ez esan, oso goxoa dago. Arrazoi horiek guztiak nahikoak dira etxean hummusa egiten hasteko.
Tradizioak dioenez, otordu hori eskuz prestatu behar da, osagai guztiak zapalduz eta pikorrez beteriko testura bat sortuz. Hala eta guztiz ere, guk jaten duguna originala baino birrinduagoa egon ohi da, patearen antzera. Edozein janari mota laguntzeko balioko du, eta ogia edo azenarioa busti daitezke bertan. (Bakoitzak bere erara kontsumitzen duen otorduan bilakatu da).
Ze osagai behar dugu hummusa etxean sortzeko? Adi: garbantzu egosiak, oliba olioa, limoi zukua, berakatza, kuminoa, gatza eta piperbeltza.
Hasteko, garbantzuak garbitu, eta nahi baldin baduzu kendu iezaiozu azala. Era horretan testura leun eta homogeneoago bat lortuko duzu. Hartu berakatz hagin bat eta zuritu.
Ondoren, kokatu itzazu dena –limoia eta olioa izan ezik- irabiagailuan, eta irabiatu, abiadura azkarrean. Behin prozesu hori amaituta, gehitu limoi zukua, eta jarraian, oliba olia dena elkarrekin nahastuz.
Nahi baino lodiagoa geratu baldin bada, gehitu ur apur bat. Garbantzuak egozteko erabilitakoa baldin bada hobeto, zapore gehiago gehituko baitio zure hummusari. Bestalde, dentsitate gehiago gehitu nahi baldin badiozu, gehitu garbantzu gehiago.
Nahastu ezazu dena ondo eta sartu hozkailuan, ondo hoztu arte. Ordu batzuren baitan, hummusa prest egongo da kaiku batean bota eta mahai gainean aurkezteko. Nahi baldin baduzu, olio zurrusta batekin, piperrautsarekin edo usain-belarrez apaindu dezakezu presentzia politagoa izan dadin.
Momentuan jateko asmorik ez baldin badaukazu, 2 edo 3 egunez gorde dezakezu hozkailuan. Hori bai, ondo eragin zerbitzatu baino lehen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.