Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 8 de junio 2022, 00:34
'Hotsetik hitzera' liburua kaleratu du Erein argitaletxeak. Lana haur euskaldunek hizkuntza-ezagutza nola garatu eta beraganatzen duten azaltzeko egitasmoa da, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ondu dutena. Hala, astelehenean eman zuten ezagutzera Donostian Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Maria Juncal Gutierrezek eta Mari Jose Ezeizabarrenak, liburuaren egileak direnak.
Bertan bi ildo esanguratsu hartzen dira erreferentziatzat: batetik, hizkuntza zer den eta nola garatzen den ematen da ezagutzera, betiere hizkuntzak hostunak zein hotsik gabekoak izan daitezkeela aintzat hartuz. Bertan kontuan hartzen da hizkuntza-gaitasuna sortzeko baldintzak anitzak izan daitezkela, zentzumen edota adimen urritasuna duten haurren hizkuntza-gaitasunak diferenteak baitira; bestetik, euskal gizartean gaur egun pil-pilean dauden euskararen, elebitasunaren eta eleaniztasunaren inguruko galderak ere gizarteratzen dira.
Hitz gutxitan, umearen lehendabiziko begiratuak eta irrifarreak, estreinako pausoak, aurreneko hitzak... haurraren garapenaren mugarri ikaragarriak dira. Hortaz, honako galderei erantzutea du xedetzat lanak, hala nola, Nola / noiz gertatzen da hotsak bakarrik egiten zekien jaioberrian hiztun bihurtze hori?; Noiz hasten dira haurrak hizkuntza ikasten?; Noiz bukatzen dute: bost urterekin? hamarrekin?; Haur guztiek berdin ikasten al dute hizkuntza? Euskara ere bai? edota Kaltegarria al da bi hizkuntza txikitan ikastea?
Izan ere, irakurleak bertan galdera hauei eta beste askori erantzuteko baliagarriak diren hainbat ikerketa esanguratsuren emaitzak ezagutu ahal izango ditu. Irakasleek, logopedek edota gurasoek haurren egunerokotasunaren inguruan izan ditzaketen zalantzak, alegia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.