Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas provoca la alarma en Erandio
Gustu txarreko marka guztiak apurtzeko, gabonak ditugu. E. C.
HORTERA

HORTERA

IRITZIA ·

Jueves, 19 de diciembre 2019, 01:55

Lepo erraldoiko alkandorak, elefante-oineko prakak, 'LIB' edo 'Papillon' tankerako aldizkari erotikoak, 'Munich 72' iragartzen zuten kirol-poltsak, Camilo Sesto, 'Desmadre 75' edo Karinaren singleak, Farrah Fawcetten orrazkerak...

Plaza & Janés argitaletxearen eskutik eta Oché Cortés idazleak sinaturik, Gabonetan opari izan nahi duen liburu koloretsu horietako bat heldu zaigu: 'Cuando éramos horteras'. Argazki eta ilustrazioz josita dagoen liburu honetan hirurogeita hamarreko ikonoen errepaso nostalgikoa egiten da. 'Horterak' ginen eta harro omen geunden, autoreak han-hemenka egin dizkioten elkarrizketetan esaten duenaren arabera. Baina benetan horrela sentitzen al zen norbait?

'Hortera' hitza, ez dago oraindino Euskaltzaindiak onartu dituen hitz modernoen artean. Elhuyar hiztegian begiratuz gero 'nabarmen' agertzen da itzulpen modura gizakiak izendatzeko eta 'zatar', 'itsusi' eta 'baldar' objektuei dagokienez. Iparraldean, antzeko zentzuaz 'afrusa' hitza erabiltzen da. Baina Espainiako akademia askoz gordinago agertzen da definizioan: 'vulgar, de mal gusto'.

Ez, ez dut uste inor 'zatar' edo 'gustu txarreko' izateaz harro sentitzen zenik. Halako lepoak, prakak eta orrazkerak modan zeuden, eta jakina da, zenbat eta modernoago gaur, hainbat eta modaz pasatuago bihar.

Zein da gustu ona eta txarra non dauden erabakitzeko gai? Ba al dago gai honetan dudagabeko iritzirik? Gary Cooper, Clark Gable eta Marlon Brando, esaterako, dotoreziaren ikonoak ziren berrogeita hamarreko hamarkadan. Euren garai hartako argazkiei erreparatuz gero, askotan, traje dotoreekin batera galtzerdi zuriak janzten zituztela ikusiko dugu. Hogei urte geroago, zenbait diskotekatan, ateko 'gorilak' sarrera debekatuko zizun halako 'igeltsuekin' sartu nahi izanez gero.

Kolore-konbinazioekin ere horrelako zerbait gertatzen da. Orain dela hogeita hamar urte, urdina eta beltza elkarri mokoka ari ziren, eta, gorria ezin zen arrosarekin batera erabili. Orain badirudi poz-pozik bizi direla elkarrekin. Noiz ibili gara okerturik?

Ez, ez dugu hirurogeita hamarreko hamarkadan baino gustu hobeagoa orain. Gaur egungo argazkiek geroan barrea eragingo dute askotan, eta, indarrean dagoen 'gustu ona' biharko 'horteradatzat' hartuko da, ezbairik gabe.

Eta marka guztiak apurtzeko Gabonak ditugu. Aurten, lehenengo arrastoak azaroaren hamalaugarren egunean (!) sumatu nituen. Loradenda erraldoi horietako batean hiru 'Santaklaus'-panpinek ongi etorria egin zidaten 'weguisyoamerrycrismas' kantatuz. Harrezkero, zenbait alkate gabon-argiztapenen lehiaketa eroan sartu dira, inongo neurririk gabe, kontsumismoaren orgia ospatzeko.

Geure egunetako Gabonak 'Horteradaren' puntaren puntan daude. Hor ditugu petardo eta suziriak, urtetik urtera gehiago, ume eta maskota askoren espanturako.

Gasolindegietako kaseteak, Fernando Esteso eta Pajaresen pelikulak, gizonen bularreko ileen erakusketa... txikiak geratzen dira gaur egungo ikono zatarren parean.

Santiago Lorenzo idazleak gogoeta bikaina egin du gai honen inguruan 'Los asquerosos' eleberrian, laster zinemaratuko den horretan: Denok gara -diosku- noizbait gustu txarreko 'hortera' zaratatsuak, baina, gutxienez, saia gaitezen gehiegitan ez izaten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo HORTERA