![Horrela sortu zen Belengo jaiotza jartzeko ohitura](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202012/25/media/cortadas/belen-kCAH-U13043593910h6H-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Horrela sortu zen Belengo jaiotza jartzeko ohitura](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202012/25/media/cortadas/belen-kCAH-U13043593910h6H-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nahikari Cayado
Jueves, 24 de diciembre 2020, 19:16
Koronabirusaren Gabonak izaten ari badira ere, ohitura batzuk ez ditugu inoiz ahaztu behar. Zalantzarik gabe, horietako bat Belengo jaiotza jartzea da. Jesus haurraren irudikapen hori usadioan bihurtu da gure herrialdean duela mende askotatik, eta batzuentzat, esanahi erlijiosoa izateari utzi badio ere, Gabonekin lotzen dugun ekintza sinbolikoa izaten jarraitzen du. Nola sortu zen jaiotza jartzeko ohitura? Zer esan nahi du Belenean jartzen dugun figura bakoitzak?
Dirudienez, San Frantzisko Asiskoa izan zen, Italian, XIII. mendean, Aita Santuari jaiotza bizidun bat irudikatzeko baimena eskatu ziona. Hori 1223. urtean gertatu zen, Greccio herriko kobazulo batean. Egitasmoaren helburua, irakurtzen edo idazten ez zekiten pertsonei Jesusen jaiotzaren unea azaltzea zen. Hori bai, lehen errepresentazioa biziduna izan zen, eta ez zen izan egun ezagutzen ditugun figurekin egindako jaiotza bat. Hortik aurrera, frantziskotarrak praktika hori zabaltzen joan ziren, tradizio bihurtu arte.
Urteekin, XV.mendean, ohitura berri horren demokratizazio prozesuak urrats berri bat eman zuen buztinezko jaiotzak eginez. Adibidez, 1465ean Parisen sortu zen Belengo jaiotzarako figurak ekoizten zituen lehen enpresa. Pixkanaka, familietan ere egiten hasi ziren, eta estatuatxoak pertsonalizatzen joan ziren herrialde bakoitzeko ezaugarri eta jantzi tipikoekin.
Espainian esaterako, Karlos III erregea izan zen jaiotzaren erabilera zabaldu zuen. 1776 inguruan, Napoliko artisauei jaiotza bat enkargatu zien, bere seme Karlos IVari oparitzeko.
Ohitura hori garaiko nobleengana hedatu zen. Erregeari imitatu nahi zioten eta beraien etxe eta jauregiak apaintzeko jaiotzak jartzeari ekin zioten.
Pixkanaka, eta urteen poderioz, ohitura horrek geruza sozialak hartzen jarraitu zuen, biztanleria osora hedatu zen arte. Azken hori, neurri handi batean, figura sinple eta merkeagoen fabrikazioari esker gertatu zela kontatzen du historiak. Ondoren gertatutakoa oso ezaguna da: Belena etxean kokatzea funtsezkoan bilakatu da Espainiako ia etxe guztietan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.