Txundituta nago. Ez nuen hain negozio hondagarririk ikusi BluRaya merkaturatu zutenetik. Joan den abenduan, PPk koalizio gobernu egonkor bat haustea eta Gaztela eta Leongo hauteskundeak bat-batean aurreratzea erabaki zuen. Genovak amestutako eszenatoki horretan, Alfonso Fernández Mañuecok gehiengo osoa lortuko luke eta bide batez Moncloako alfonbra gorria jarriko lioke Pablo Casadori. Bi hilabete geroago, aldiz, Burgoseko gaua bezain hotza izan da behin betiko emaitza.
Publicidad
Igandeko zenbaketak argi utzi zion: Mañueco ez da Ayuso. Baina, gutxienez, bere esaldi ahaztezinetako bat egokitu dezake. O-13aren ondoren, «Gaztela eta Leon Espainia dela Espainia barruan» esan daiteke. Izan ere, hauteskunde hauek beste tokitan ikusi duguna baieztatu dute: duela urte batzuetatik hona, Vox da (konpainia elektrikoekin batera) beti irabazten duen bakarra. Birsortze demokratikoaren promesarekin heldu zirenek euren poltsikoak besterik ez dute birsortu. Eta aurretik zeudenak ez dira alderdi-bitasuna blindatzeko gai izan.
PPren kasua bereziki paradigmatikoa da. Egia da Ciudadanos irentsi duela. Hori gauza positiboa da euskaldunontzat behintzat, arrisku kezkagarri bat murrizten baitu: hondartzara pixa egitera joaten garen erkidego horretan Felisuco presidente bihurtzea. Baina egia da, halaber, alternatiba are okerragoa dirudiela. Eskuin muturraren eskuetan egoteak etorkizun iluna datorkio PPri. Santiago Abascalen alkondarak baino presio handiagoa jasango du orain, gaizki kalkulatutako erabaki baten ondorioz.
Hori mauka Mañuecorena! Ciudadanosek arazorik besterik ez zion ematen. Esaterako, bere Osasun sailburua munduko familia medikurik onena izendatu zuten, ranking ospetsu baten arabera. Gainera bere pandemiaren kudeaketa txalotu egin dute askotan. A ze burugabekeria! Voxek, aldiz, ez du birusaren aurkako murrizketarik nahi eta sistema autonomikoaren negazionista da. Ezin hobe! Horrela ez dute dirurik xahutu behar izango Osasun Saila bezalako txorakerietan. Ezta gainerako gobernuko sailetan ere.
Tira, hain 'arrakastatsua' izan da estrategia, Andaluziako hauteskundeak aurreratzeko gogoa kendu zaiola Juanma Morenori. Urrira arte itxarongo omen du. Ordurako, Gaztela eta Leonen jakingo da PPk Voxekin ituna egiten duen, PSOEren abstentzioari esker bere kabuz gobernatzen duen edo hauteskundeak errepikatzen diren. Ni ziur nago bi gauzaz: lehenik eta behin, Voxek gorantz jarraituko duela nahitanahiez; eta bigarrenik, PPrentzat errentagarria den negozio bakarra Genovako egoitzaren salmenta izango dela.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.