Nahikari Cayado
Viernes, 7 de agosto 2020, 19:50
Uda heltzeko irrikan egoten gara urte osoan. Maite ditugun pertsonekin egoteko planak egiten ditugu, kirola praktikatzen hasten gara, aspaldian irakurri nahi genuen liburua irakutzeko astia daukagu…, baina gehienok ongi elikatzearen garrantzia ahaztu egiten dugu. Gure dieta-ohiturak aldatu egiten ditugu bai, baina txarrera gehienetan. Zergatik ote? Ongi jateak onura asko dakarzkio gure gorputzari, eta ez da uste bezain zaiala. Hona hemen zure organismoari lagunduko dioten bost elikagai eta haiek jatearen abantailak.
Publicidad
Jan behar diren fruituen artean erregea da melokotia, edo Euskal Herriko toki askotan ezagutzen den bezala, mertxikondoa. Haren %87 ura da, beraz ez dauka ia kaloriarik. Digeritzen oso erraza da eta antioxidatzaile bikaina da A eta C bitamina asko baititu.
Sandia ere udako fruitu izarra izaten ohi da hainbat etxetan. Aurrekoaren antzera, oso kaloria gutxi ditu, %91 ura baita. Sabela azkar betetzen du eta gorputzari propietate nutritibo ugari portatzen dizkio, beta-karotenoak bezalakoak. Horiek, antioxidatzaile bikainak izateaz gain, fruituari kolore arrosa ematen dietenak dira.
Nola ez, sandiaz ari bagara horren lehengusua den meloia aipatu beharko da. Ur kantitate ugari dauka eta ez du gizentzen. Haren barne koloreak goian aipatutako beta-karoteno nutriente kopuruen araberakoa da. C bitaminaz gain, potasio, kaltzio, magnesio eta fosforo ugari dauka meloiak.
Okarana oso gomendagarria da udako egunetarako ere. Dauzkan bitaminez gain, beraien propietate laxanteak komunera joatea erraztuko dizu. Askorentzat idorreria arazo deserosoa izaten ohi da etxetik kanpo dabiltzan egunetan, baina fruitu horri esker, sabeleko hantura jaitsi egiten zaie.
Publicidad
Tomatea ere oso gomendagarria da komunera joateko arazo horiek dituzten pertsonentzat, daukan zuntz kopurua oso ugaria baita. Halaber, askotarikoak dira tomateak dauzkan onurak –A eta C bitaminak, mineralak, magnesioa, iodoa…-, horregatik dago hain hedatua bere laborantza. Askotarikoak dira horiek dauzkaten barietateak ere, eta modu gordinean zein kozinatua jan daitezke. Hain bereizgarria den kolore gorria likopeno izeneko karoteno mota batek ematen dio, pigmentu gorri iluna duena eta tomatea bezalako barazki gorrietan oso ugaria dena.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.