Borrar
Bernardo Atxagaren 'Etxeak eta hilobiak' liburuaren azala.
Hondoan heriotza

Hondoan heriotza

Viernes, 13 de marzo 2020, 19:42

Bernardo Atxagaren literatura gure erreferentzia puntu nagusietako bat (nagusia ez esatearren) dela kontuan hartuta, argitaratzen dituen idazlan guztiek arreta berezia merezi dute, beti zerbait interesgarri eskaintzeko ahalmena baitu. Halaxe gertatzen da bere azken nobelarekin: 'Etxeak eta hilobiak'.

Bide narratibo desberdinetatik jotzen duten istorioak jasotzen ditu nobela honek. Batzuetan istorioek elkarrekiko lotura txikia dutela ematen du, baina ia nahi gabe ere sare sendoa osatzen dute, narrazio bakanak beste argumentu handiago baten mugarriak baitira. Izan ere, pertsonaia batzuen bilakaera ikusten dugu 1970etik hasita, eta atal batzuetan bigarren mailakoak direnak hurrengoetan erdigunean agertzen zaizkigu, aldatuz doazen bitartean. Egitura honekin, irakurleak osatu behar duen puzzlearen itxura duen egitura honekin, idazleak irakurketa anitz ahalbidetzen duen liburua idatzi du. Irakurleak batzuetan alegoria baten aurrean dagoela pentsa dezake, eta bere lana puzzlearen pieza guztiak dituelarik alegoria hori argitzea dela elementuen esanahi sakonean arakatuz. Hainbat osagairen sinbologiaren atzean zer dagokeen hausnartu beharko du orduan. Horietako batzuek ohikoak dirudite Atxagaren literaturan (basurdeen presen-tzia, adibidez), eta euskarri modukoak dira liburua ulertzeko garaian.

Giza izaeraren analisia iruditu zait nobela honen ardatza, gizatasunaren eta animaliatasunaren dialektikan, hondoan pertsonak heriotzaren aurrean sentitzen duen beldurra dagoelarik. Atxagak idazle bikaina dela erakutsi digu berriro.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hondoan heriotza