

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nahikari Cayado
Sábado, 2 de noviembre 2019, 22:50
Gizakion gorputzetan plastikozko mikropartikula ugari daude. Hori adierazten dute behintzat hainbat gernu eta gorotz analisiek. Adituek egiten duten galdera, dena den, ondorengoa da: Nola iritsi da plastiko kopuru hori gure barrura?
Institut Hospital del Mar d'Investigacions Mèdiques (IMIM), Kataluniako institutu ospetsuak, horren inguruko ikerketa sakon bat garatu du. Bertan, plastikoarekin lotuta dauden hogei substantzia aurkitu dituzte gizakien gorputzean. Hori gutxi balitz, eta gizakien gorotzak aztertu ondoren, bederatzi plastiko mota aurkitu dituzte bertan ere. Hauen tamaina bost milimetrokoa baino txikiagoa omen da, baina arazo oso larriak sortu ditzakete giza gorputzetan.
Ikerketak dioenez, hala ere, plastikoek elikadura sistema bera dute giza gorputzean sartzeko bide nagusitzat, hau da, gorputz barruan daukagun plastikoa gure ahotik sartu da, gehienbat. Dena den, adi, horrek ez du esan nahi plastikoa zuzenean edo nahita jan dugunik. Ikerketaren koordinatzaileak argi utzi duenez, «gizakiok plastikoa jatearen arrazoia, elikadurak kontserbatzeko erabiltzen diren ontzietan eta jaten ditugun elikagaietan dago».
Zentsu honetan, azpimarratzekoa da egunean milioika plastiko botatzen direla lurrera edo itsasora. Hauek ingurunea kutsatu egiten dute, baita ibai, laku eta ozeanoak ere. Denbora pasa ahala, plastiko hauek hain zati txikitan apurtzen dira, animaliek jan egiten dituztela, nahi gabe. Gehien bat, itsasoan bizi diren animalien kasuan gertatzen da hau. Arrain horietako askok arraindegietan amaitzen dute, jan eta beraien gorputza plastikoz beteko duten pertsonaren zain.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.