Borrar
«Homogeneotasunetik alde egiten saiatzen naiz idaztean»
Karlos Aretxabaleta - Idazlea

«Homogeneotasunetik alde egiten saiatzen naiz idaztean»

'Larru bero' errelatu erotikoen bilduma argitaratu berri du Arrigorriagako BHIko Euskara irakasleak

Irati Alonso

Sábado, 17 de abril 2021, 19:46

Kaletarra eta manga laburreko bertsotan idazten duen mutila. Horrela definitzen du bere burua Karlos Aretxabaletak. Ogibidez Euskara irakasle Arrigorriagako Bigarren Hezkuntzako Institutuan, errelatu erotikoen munduan murgildu zen duela urte batzuk, eta orain 'Larru Bero' bilduma argitaratu berri du, autoekoitzitakoa.

Bost errelatu laburrek, irakur- tzeko errazak direnak, osatzen dute liburu hau, guztiak kutsu erotikoa dutela komunean. «Ez dira nik zuzenean bizi ditudan esperientziak, baina inguruan ikusi eta bizi dudana antzeman daiteke pasarteetan», azaltzen du Aretxabaletak. Eskalada egiten sortzen den bi mutilen arteko harremana, Pragan Erasmusean dagoen gazte baten esperientzia, eta 60 urteko andra baten urte amaiera dira bildumaren orrialdeetan barrena aurkitu daitezkeen istorioetako ba- tzuk. «Edozein sentitu daiteke identifikatuta kontakizunekin, pertsonaia beraiekin ez bada ere, inguratzen dienarekin», dio idazleak.

Izan ere, testuingurua da Aretxabaletaren errelatuen gakoa. «Istorio oso bat kontatzen dut eta bitartean ukitu lizun hori ematen diot, interes handiagoa piztu ahal duena», adierazten du. Hori da pornografia hutseko idazkietatik ezberdintzen duena.

Haratago doa idazlea, irakur- tzen ohituta gauden errelatuez urrunago. Horretarako heteroarauak alde batean utzi, eta «maizago kontatu beharko liratekeen» gay, lesbiana, transexualak eta pertsona nagusiak egiten ditu protagonista berak idatzitako kontakizunetan. «Homogeneotasuna nagusi dela konturatu nintzen aspaldi, eta horretatik alde egiten saiatzen naiz idaztean. Kalean milaka istorio daude kontatzeko prest», aitortzen du.

Konfidantza hartuz

Aurretik idatzita zituen errelatuak dira 'Larru bero' bilduman aurkitu daitezkeenak, urteetako ideien emaitza, alegia. Irakasle hau erotismoan kasualidadez murgildu zela esan daiteke. 2016an 'Hitz Margotuak' poesia liburua kaleratu zuen Markel Mansorekin batera, eta bilduma horretan sartu zuen 'Lady's Farm' poema. Hori abiapuntu hartuz hasi zen errelatu erotikoak idazten eta ostean hauek Gaztezulo aldizkarian argitaratzen.

Pixkanaka pixkanaka «nigan konfidantza hartzen joan nintzen». Bere lehen lana kaleratu zuen urte berean Arratiako Kalenturak lehiaketara aurkeztu zen eta 2019an berriz saiatu zen, oraingo honetan eskualde mailako irabazlea izan zela. Baina behin betiko bultzada aurten jaso du, Kaixomaitia.eus webguneko kontakizun erotikoen lehen saria irabazi zuenean. «Ilusio handiz jaso nuen eta hau izan zen 'Larru bero' ateratzeko azken pausoa», azaltzen du Euskara irakasleak.

'Adiorik ez' du izena azken lehiaketa honetan irabazle egin zion errelatuak. Honetan, diktadura baten menpean bizi den gizartean jarduten duen erakunde kladestino batean bi mutilek bizi- tzen duten esperientzia konta- tzen du. Ekintza burutzerakoan batek leher egiten du eta bestea, sosegu eman nahian, maitemendu egiten da. Beste behin, normalean irakurtzen ditugun pasarteetatik at eginez. «Esan didate Euskal Herrian gertatu zitekeen egoera izan ahal dela». Zertzeladak ematen ditu Aretxabaletak, gero bakoitzak nahi duena pentsa dezan. «Isabel Allende asko irakurri dut, eta beti gustatu zait nola jartzen duen testuinguruan xehetasun guztiak eman gabe. Hori egiten saiatzen naiz, baina nire estilora», adierazten du.

Eta hori egiten jarraituko du. Momentuz 'Larru bero' formatu digitalean bakarrik eskuratu daiteke, baina abendurako paperean bilduma berri bat argitaratzea pentsatu du. Honetan kaleratu berri den liburuan agertzen diren bost errelatuak eta beste hainbat biltzea espero du. «Niretzat ere idazle eta irakurle amorratu bezala berezia da paperean ateratzea nire errelatuak», azaltzen du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Homogeneotasunetik alde egiten saiatzen naiz idaztean»