Hogei urte pasa dira 'El diario de Bridget Jones' filma estreinatu zenetik: bitxikeriak ezagutu nahi?

Renée Zellweger ez zen izan protagonista antzezteko lehenengo aukera, eta ia hamahiru kilo gizendu zituen paper horretarako

NAHIKARI CAYADO

Domingo, 4 de julio 2021, 02:30

'El diario de Bridget Jones'ek 20 urte bete ditu. Renée Zellweger aktorea protagonistatzat duen filmaz ari gara, nahiz eta, kasualitatez, pelikula oinarrituta dagoen eleberriak 25 udaberri bete dituen ere 2021ean. Bi hamarkada pasa dira dagoeneko ilehori potolo, hankamotz eta hitzezko inkontinentziadun hura emakumeen –eta zenbait gizonen- erreferentzian bihurtu zela. Izan ere, ezinezkoa zen Bridget Jones ez maitatzea. Benetako fana zarela uste baduzu, ondoren datozen datu hauek ezagutu beharko zenituzke.

Publicidad

Istorioa Helen Fieldingen eleberri batean oinarritua dago eta emakume ezkongabe eta erromantiko baten istorioa kontatzen du (Renée Zellweger), zoritxarrez, maitasunean zorte handirik ez duena. Hala ere, dena aldatu eta bere bizitza hobetzeko prest dago, alde sentimentaletik hasita. Une horretan bere bizitzan bi gizon sartuko dira (Colin Firth eta Hugh Grant).

Ba al dakizu filmaren oinarri den eleberria egunkari bateko zutabe batetik atera zela? 'The Independent' egunkariak Helen Fielding-i artikulu labur bat idazteko eskatu omen zion. Haren gaia: Londresko ezkongabe baten bizitza. Hasieran lotsa ematen zion horri buruz idazteak, bere bizitzari buruzko datu pertsonalak azalduko baitzituen. Hala ere, dirua behar zuen, eta onartu egin zuen, baina soilik artikulua modu anonimoan argitaratzen bazen. Izaera komikoa eta nortasun gehiegizkoa asmatuz idatzi zuen. Aste gutxiren buruan ahaztuko zela imajinatzen zuen idazleak, baina oker zegoen.

Artikuluak hain arrakasta handia izan zuenez, idazlea lanean hasi zen berak sortutako pertsonaiari buruzko liburu bat idazteko. Horretarako, berak bizitza errealean ezagutzen zituen pertsonaietan oinarritutako pertsonaiak sartu zituen eleberrian.

Renée Zellwegerrek paper nagusia hartu baino lehen, bi aktoreren izenen artean zegoen hautaketa, Toni Collette eta Kate Winslet. Colletteren kasuan, paperari ezetz esan zion Broadwayn obra bat egiten ari zelako. Bestalde, Winslet proiektutik baztertua izan zen, antza, ekoizleek gazteegitzat jo zutelako. Azkenean, Zellwegerrek Bridgeten papera eraman zuen, baina ez zen dirudien bezain erraza izan.

Publicidad

Hasteko, Zellwegerrek ia hamahiru kilo gizendu behar izan zituen. Modu arduratsuan egin zuen dietista eta endokrino batengana joz. Egunean hiru aldiz jatea aholkatu zioten, janarien artean aperitibo asko jatea eta baita kirolik ez egitea ere. Horrez gain, paperean sartu nahi izan zuten, eta aldi baterako lanean aritu zen 'El Picador' publizitate-agentzian.

Lan horretan aritu zen bitartean, Jim Carreyren argazki bat izan zuen mahai gainean. Horrekin, interpretatu nahi zuen pertsonaiaren azalean sartu nahi zuen: ospetsu batekin obsesionatutako fan baten itxura eman nahi zuen. Egia esan, garai hartan Jim Carreyren bikotekidea zen, baina jendeak ez zuen argazkia gai pertsonalekin lotu.

Publicidad

Inork ezagutu gabe lan egin zuen, kafeak zerbitzatzen, fotokopiak egiten eta telefonoari erantzuten. Eta 'El diario de Bridget Jones' filmatzen hasi zenean, 'El Picador'en bere nagusia izandakoa gonbidatu zuen estra gisa aritzeko. Festaren eszenan sartu zuten.

Bukatzeko, hona hemen azkeneko bitxikeria: Renée Zellweger hain zegoen paperean sartuta, ezen bere azentu amerikarra britainiarragatik aldatu zuela filmaketa osoan. Jakina, bere kide guztiak ohituak zeuden horrela hitz egiten entzutera. Hala ere, filmaketa bukatutakoan festa handia egin zen talde osoarentzat. Bere azentu amerikarra normaltasunez erabiliz hitz egiten hasi zen, eta Hugh Grant izan zen gehien harritu zena. Behin baino gehiagotan adierazi izan duenez, ez omen zuen ezagutu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad