Borrar
Arnasa Gara
Hizkuntza ohiturei buruzko 99 sormen lan aurkeztu dituzte Arnasetik bideo lehiaketara

Hizkuntza ohiturei buruzko 99 sormen lan aurkeztu dituzte Arnasetik bideo lehiaketara

Arnasguneetako gazteek ondu dituzte eta hiru kategoria zehaztu dira adinaren arabera

Zurekin

Miércoles, 26 de octubre 2022, 11:15

Euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerri euskaldunetako 10 eta 16 urte bitarteko ehunka gaztek 99 lan aurkeztu dituzte guztira Arnasa Gara ekimenak antolatutako Arnasetik bideo sormen lehiaketara. UEMAk, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzako arduradunek nabarmendu duten bezala «erantzun aparta» izan da, izan ere, Arnasa Gara ekimenak euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzea du helburu, euskararen biziberritzeari eta euskararen herriari egiten dioten ekarpena nabarmenduz, eta euskal gazteek bertan parte hartzea beti da «pozik» egoteko arrazoia.

Sustatzaileen hitzetan, Arnasetik lehiaketaren helburua bikoitza izan da: alde batetik, arnasguneetako ikastetxeetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteek euren sormena lantzea, eta bestetik, arnasguneetako hizkuntza ohituren inguruan gogoeta piztea.

Hiru kategoria zehaztu dira adinaren arabera, kategoria bakoitzean aurkeztu beharreko lanak ezberdinak izanik: adibidez, LH 5. eta 6. mailako ikasleek LHtik DBHra eman beharreko jauzian etorkizun hurbilean aurkituko dituzten egoera berriak islatu behar izan dituzte haien sormen lanetan, formatu librean (marrazkia, bertsoa, poema, bideoa, abestia).

Kontuan izan behar da Arnasgune gehientsuenak udalerri txikiak direla eta bertako ikasleek inguruetako ikastetxe handiagotara jo behar izaten dutela DBH mailako ikasketak egitera. Guztira, 40 lan aurkeztu dituzte kategoria honetan.

DBH 1-2 mailan, aldiz, 52 lan aurkeztu dituzte. Hauen egitekoa izan da bideo-tutorial bat egitea youtuber estiloan, Julen Portillo youtuberraren bideo bat eredu hartuta. Bukatzeko, DBH 3 eta 4. mailako ikasleek Hiru Damatxok ekoitzitako bideo baten protagonistaren galderei erantzun behar izan diete, elkarrizketa bat irudikatu behar zuen formatu batean. Orotara, zazpi lan ondu dituzte DBH 3 eta 4ko ikasleek.

Arnasetik bideo sormen lehiaketaren sari banaketa ostiralean, urriaren 28an, egingo da Amasa-Villabonako Gurea antzokian, 18.00etatik aurrera. Bertan, 2.000 euro banatuko dituzte saritan. Kategoria bakoitzeko lan onenari eta publikoaren sariaren irabazleari 500 euroko sari bana emango zaie, eta sari hori trukean erabili ahal izango dute Irrisarri Land-erako sarreretan, Durangoko Azokako denda birtualean edota EITBko 'Goazen!' eta 'Irabazi arte!' telesailen 'merchandising'-ean gastatzeko. Sari banaketaz gain, sorpresa ugari ere izango dira Gurea antzokian, besteak beste, Sara Alonso musikariaren emanaldia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hizkuntza ohiturei buruzko 99 sormen lan aurkeztu dituzte Arnasetik bideo lehiaketara