Borrar

Hizkuntza gutxituen egoera aztertuko duen mahai-ingurua izango da bihar, Gasteizen

'Oraina sentitu' izenburupean, 19:00etan hasiko da Gasteizko Kafe Antzokiko Ortuño aretoan

Paul Picado

Domingo, 27 de octubre 2019, 01:05

Gasteizko Kafe Antzokian antolatzen ari diren hizkuntza gutxituen inguruko mahai-inguruek aurrera jarraitzen dute. Horrela, asteartean, hizkuntza gutxituen gaur egungo egoera aztertuko duen mahai-ingurua izango da. 'Oraina sentitu' izenburupean, 19:00etan hasiko da Ortuño aretoan.

Mahai-inguru honetan, beste herrialde batzuetan dauden erkidego indigenen egoera aztertuko da. Horrela, hasteko, Irati Briñas Gastón, Egoitz Díaz Ibargoitia eta Andoni Marquinez Otaegi gasteiztar gazteek eurek zuzendutako 'Waye' dokumentala aurkeztuko dute.

Hor, hizkuntza aktibistak protagonistak dira, eta Mexikoko Yukantango maia edo Maayat´aan hizkuntzen alde lan egiten duten ekintzaileek hango hizkuntzaren egoerari, eta lanei eta dituzten ametsei buruz hitz egiten dute, Maayat´aan hizkuntzan hain zuzen ere.

Dokumentala Miarritzen aurkeztu zuten hil honen hasieran, Biarritz Amerique Latine zinema jaialdiaren barruan, eta harrezkero Euskadiko beste herri batzuetatik ere aurkeztuko dute. Euskarazko azpitituluak ditu eta amaitutakoan zuzendariekin hitz egiteko aukera egongo da.

Dokumentalaren ondoren, Socorro Cauich Caamal izango da, Radio Yúuyum eta Yúuyum-eko kidea eta Mexikoko Yucatango maia hizkuntzaren eragilea, eta amaitzeko, Óscar Chan Dzul ariko da, Caamal bezala Mexikoko Yucatango maia hizkuntzaren eragilea eta Centro Interdisciplinario de Investigación y Desarrollo U Yich Lu´um-eko kidea dena. Mahai-inguruen aurkezle eta zuzentze lanetan Jon Sarasua ibiliko da, mahai-inguruak antolatu dituen Garabide elkarteko kide eta HUHEZIko irakaslea dena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hizkuntza gutxituen egoera aztertuko duen mahai-ingurua izango da bihar, Gasteizen