Sareetara ere eraman nahi du Euskaraldia Barakaldok. e. c.

Hitzez ekiteko garaia heldu da Ezkerraldera

Barakaldok, Portugaletek eta Santurtzik bat egingo dute Euskaraldia ekimenarekin. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da

irati alonso

Sábado, 12 de noviembre 2022, 20:47

Ilusioz, arduraz eta gogoz helduko da berriz Euskaraldia txoko guztietara. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte ospatuko da aurten ariketa, ahobizi eta belarriprest guztiek aukera izango dutela berriz hizkuntzaren erabilera bultzatzeko ekintzan parte hartzeko. Ezkerraldean ere, bat egingo dute oraingoan, 'Esazu hitz bat' kantak dioen moduan, «martxan ipini aho ta belarri, ari entzun, entzun ari».

Publicidad

Barakaldo

2018ko edizioan bezala, euskara arloan Barakaldoko hamaika erreferente hautatu izan dira, eta sareetan haien esperientziak, bizipenak eta abar kaleratuko dira. Lehen bideoa kaleratu da dagoeneko, eta besteak kaleratze bidean daude. Hauen esperientziak eredugarriak izango direlakoan zabalduko dituzte haien aurpegiak. Denetarik dago: gazteak, EHUko ikerlariak, kirolariak, euskara ikasi duen estatubatuar bat, merkatariak...

Euskaraldia sareetara eroateko ekimen gaztea ere jarri du martxan Barakaldok, Ahobizikleta deiturikoa. Sketch formatuko online eta offline dinamika izango da hau, bi gazte bizikleta gainean igota, euskaraldiaren aldarria kaleratzen joango dira eta jendearekin interakzioak izango dituzte. Dagoeneko instagram kontua sortu dute (@ahoprest), eta lehen onlineko bideoak kaleratzear daude.

Bestalde, aurten, Gazte Batzorde bat deitzeko ahalegina egon da lehen aldiz.

Ahobizi eta belarriprest diren pertsonak ahaztu gabe, ariguneak handitzea da helburua

praktikatzeko lekuak

Portugalete

Orain arte ariguneak lantzen ibili dira eta 33 entitate parte-hartzaile dituzte orain arte, gehiago ere etorriko direlakoan.

Hasi dira ere txapak banatzen. Lau banaketa-gune paratu dituzte herrian: udaletxeko Euskara Zerbitzua, Gazte Gela, Udal Euskaltegia eta AEK Euskaltegia.

Publicidad

Azaroaren 18 eta 19an Euskaraldiaren mahaiak aterako dituzte kalera, herritarrek izena eman dezaten eta txapa jaso dezaten. Horretaz gain, aurreko edizioetan parte hartutakoek, nahi izanez gero, aukera izango dute txapa etxean postaz jasotzeko.

Azkenik, ekintza nagusi bezala, abenduaren 1ean Gazte Mintzodromoa egingo dute Zubi Alden, herriko institutuetako neska-mutilekin.

Bi asteetan instituzioek, herritarrek eta ekintzaileek jarduerak antolatu dituzte

sustapena

Santurtzi

Publicidad

Euskaraldian bertan hiru ekimen proposatu dituzte. Azaroaren 18an txupinazoa ospatuko da Kabiezesen Euskaraldia hasiko delaren deia eginez. Halaber, elektrotxaranga izango da Kabiezesetik Txitxarraraino. Azaroaren 23an berriz, Berbalagunaren eskutik jolas desberdinak egingo dira goizez. Abenduaren 1ean AEK-k eta Udal Euskaltegiak berbodromoa antolatu dute.

Bestetik, webgune propioa jarri dute martxan. Bertan izena emateko aukera egongo da eta informazioa lortzeko baliabideak egongo dira santurtziarrak.eus. helbidean.

Txapak banatzeko egunak zehaztu dituzte ere: Udal Euskaltegian eta AEK-n banatuko dira Azaroaren 14tik 18ra. Goizean 11.30tik 13.00era eta arratsaldez 16.30tik 19.00ak arte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad