Antzerkiak ikuskizun soilaren mugak gainditzen ditu. Izan ere, ikus-entzunezko alorreko beste ikuskizun mota batzuekin lehiatu behar duelarik, antzerkiak ez du maila bereko espektakulu ikusgarria eskaintzeko aukerarik izaten. Ezinezkoa zaio. Ezintasun horretatik sor-tzen da haren balio berria, zeren bere izaera mugatu horrek mugak gaindiarazten baitizkio beste zerbait eskaintzeko. Eta aldaketa hauekin guztiekin ematen du lehen oinarrizkotzat jotzen zen testuak ere garrantzia galdu duela, antzezpenean parte hartzen duten beste osagaien aurrean. Idazketa dramatikoak beste leku batzuk bilatzen dituela ere esan daiteke horren ondorioz. Horrexegatik, antzerkiaren testutasuna bigarren mailan geratzen ari dela dirudien honetan, azken finean antzerkia literaturatik urruntzen delarik, interesgarria iruditzen zait horixe azpimarratu nahi duen obra baten agerpena.
Publicidad
'Herri hura' Maialen Díaz Urriza. Elkar, 96 orr, 12 euro.
Maialen Diaz Urrizak idatzitako 'Herri hura' izenburuko lan honetan ikusi daitekeen bezala, antzerkian hitzek oraindik ere oinarrizko lekua izan dezakete. Alde batetik, 'betiko' lanetan bezala, hemen istorio bat kontatzen da, pertsonaia batzuen elkarrizketetan oinarritua. Istorioan arrazoi desberdinengatik jaioterritik alde egin behar duten bi pertsonaiaren gorabeherak kontatzen dira. Gazteak zirenean jaioterria utzi zutelarik, beraien bizitzak urrunduko dira ezinbestez. Deserrian biziko dira eta deserria izango da haien mundua. Istorioa bi planotan garatzen da, 'orain' (1990eko hamarkadaren hasieran) eta 'orduan' (protagonistak berrogei bat urte lehenago herritik atera zirenean), eta bilakaera erakusten duten eszena laburren bidez osatuta dago. Denbora bikoizketa hori eta lekuari lotutako identitatearen gaineko hausnarketak dira obra honen alderdirik interesgarrienak, idazkera bera ahaztu gabe, ahozko hizkuntzaren baliabideen adibide ikusgarria baita testua.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.