Urgente En directo, Bilbao Basket-Lleida

Hitz baten lilura

Karla Fernández de Gamboa Vázquez

Sábado, 4 de junio 2022, 20:00

Anjel Lertxundik eta Antton Olariagak tandem paregabea osatzen dute, eta hamaika dira elkarrekin kaleratu dituzten liburuak. Iaz, esate baterako, Lertxundik haur eta gazte literaturako Euskadi Saria jaso zuen 'Haltzaren muinoa' (Elkar, 2020) ipuinagatik, Olariagak marraztutako liburua, hain justu. Orain, berriz, 'Botoitxo' aurkezten digute, Erein argitaletxeko 'Pikotxean saileko' zazpigarren argitalpena.

Publicidad

Lertxundik berak azaltzen duen moduan, kontakizun hau hitz baten liluratik sortzen da: botoitxo. Botoitxo ipuin honen pertsonaietako bat da, botoi baten itxura eta izaera duen andrea, baina baita emakumeak duen mertzeria txikiaren izena ere. Istorio honen beste protagonista narratzailea bera dugu, gurasoek zerbait behar dutelako edota esku-lanak egiteko materialaren bila, dendara sarritan doan haurra. Mutil koskorra ere liluratuta dirudi mertzerian dauden tiradera guztiekin eta bertan Botoitxok gordetzen dituen altxorrekin: mota, kolore eta material guztietako botoi, oihal eta pitxiak. Andreak dendako xehetasun, anekdota eta sekretuak kontatzen dizkio haurrari, eta bion artean samurtasunez beteriko harreman berezia sortzen da. Dena den, mutikoak ezin du burutik kendu giltza-zuloa duen tiradera, zer gordeko ote du Botoitxok giltzapean eta zergatik ez dio inoiz horren gainean ezer azaltzen?

'Botoitxo'

  • A. Lertxundi | A. Olariaga Erein. 36 orr. 10 euro

Liburu honek pertsonok gure baitan gordetzen ditugun sekretuez hitz egiten digu, isiltzen edo ezkutatzen ditugun atsekabeei buruz, baina apur bat arintzen direnak estimatzen dugun norbaitekin partekatzen ditugunean. Olariagaren marrazkiek ere emozio-indar handia dute, primeran islatzen baitute protagonisten sentimenduak. Lertxundik beti defendatu du haur literatura Literatura dela, hau da, ez diola artea izateari uzten haurrei zuzenduta dagoelako; eta liburu hau, bere haur eta gazteen-tzako lan guztiak bezala, horren adibidea da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad