Borrar
El sorteo de la Primitiva acumula el bote para la próxima semana: comprobar resultados de este sábado 1 de febrero
Fotolia
Historiaren aita

Historiaren aita

Atenasek bere nagusigoa erakutsi nahi zuen, horretarako gerrara joan behar bazen ere

Sábado, 28 de enero 2023, 00:03

Tuzidides Historiaren aitatzat hartua izan da edo, hobeto esanda, historiagileen aitzindaritzat. Historiagileek haren lana goraipatzen dute; nahitaezkoa da greziar zaharren arteko gerra eta istiluen sorrera eta bilakaera ulertzeko. Amaiera ez, gerra amaitu baino zazpi urte lehenago bukatzen da liburua, 'Peloponesoko Gerraren Historia', Jesus Naberanen itzulpen txukunean euskaraz irakur daitekeena. Asko idatzi izan da gerra horri buruz, greziarren gainbehera bidean lehen maila izan zen. Atenastarren porrotarekin batera greziarren demokraziaren eredua hautsi zuten. Gero, urte asko ez ziren igaroko, espartarrek ere, korintoarren aurkako gerra galdurik, garrantzirik eta indarrik gabe geratuko ziren, ezerezera amilduz. Eta korintoarrak mazedoniarrek suntsituko zituzten; eta hauek, mundu erdiaz jabetu ondoren, lau puska eginda eroriko ziren, erromatarrek zapalduta. Eta horrela…

Tuzidides oso irakurria izan da; munduko unibertsitate gehienetan irakasle prestuek azaldu diete ikasleei Peloponesoko gerraren ondorioak, Tuzididesen narrazioaren arabera, une bakoitzeko errealitateari egokituz. Arnold Toynbee historiagileak Tuzididesi buruz ari zen, Lehen Gerraren sua piztu zutenean. Dena dela, Bigarren Gerra ere piztu zen, eta ez dirudi Tuzididesen irakurketa probetxuzko izan zitzaienik, ez britaniarrei ez frantsesei: Munichen adostutakoaren arabera diot. Baina Britainia Handian irakurle ez txikiagoak izan ditu Tuzididesek. Hobbesek berak itzuli zuen 'Peloponesoko Gerra' ingelesera eta hitzaurrean bere ideiaren sustraiak antzeman daitezke, txikiak, solteak, errotu gabeak oraindik.

Atenaseko enbaxadoreak harrokeriaz mintzatu ziren espartarren aurrean

Euskaraz «zenbat buru, hainbat aburu» esaten da, eta Tuzididesek irakurle (azkar eta adimentsu) adina interpretazio ditu. Leo Straussek Tuzidides poeta-historiagile zela idatzi zuen; prosaren bidez poetek poesiaren bidez lortzen dutena lortzen zuela. «Tuzididesek bere aldiko partikulartasunean unibertsala deskribatzen du». Kontu zaharrak, ideia berriak, mahats zaharra, ardo berria, lur zaharraren arrastoa, usain berria. Esan daiteke bai ezkerrak bai eskuinak bere diskurtsoaren gainera bota duela Tuzididesen historia, justifikazio gisa. Esaterako, Atenaseko enbaxadoreak harrokeriaz mintzatu ziren espartarren aurrean: «Gizartean betidanik ezarririk baitago boteretsuenak ahulena menperatzea». Tuzididesek gerran parte hartu zuen, garaipen handirik gabe, eta gertakarien lekuko zenez, sinesgarri egiten zaigu berak idatzitakoa. Atenastarrek inperioa osatu zuten, aliatu zirenen bizkarretik, eta horrek asaldatu egin zituen Greziako hiriak oro, eta gerrarako prestatu. Hala diote enbaxadoreek Tuzididesen testuan: «Dirudienez, gizonak gehiago haserretzen dira injustiziaz tratatuak direnean, indarkeriaz direnean baino, zeren batak baldintza beretan abusatzea dela ematen baitu, besteak, ordea, nagusitasun egoera batetik inposatzea». Badago hitzotan nolabaiteko juizio morala, gaur egungo ikuspegitik nekez uler daitekeena. Atenas gero eta indartsuagoa zen eta bere nagusigoa erakutsi nahi zuen, horretarako gerrara joan behar bazen ere.

Gerraren arrazoi egiazkoena, nire ustez, atenastarren indar hartzeak beldurtu egin zituela espartarrak eta gerrara bultzatu zituela. Baina arrazoi hori inork ez zuen aitortu, ezkutuko argudioa baitzen. Beste arrazoiak aireratu ziren, tratatu-hausteak, bidegabekeria. Izan ere kontu batzuk denen agerian jartzen dira, eta beste batzuk ezkutuan. Ze arrazoik bultzatu zuen Ameriketako Estatu Batuetako gobernua Afganistan eta Irak inbaditzera? Zer bultzatu du Errusia Ukrainan sartzera? Tuzididesek, bederen, bazekien zein zen gauza ilun guztien arrazoi gordea.

============OP04 FIRMA opinión (80207529)============

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Historiaren aita