Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 23 de mayo 2020, 22:24
Historiako udaberririk beroenetakoa izaten ari da, eta, Nazio Batuen Erakundeak egindako aurreikuspenek diotenez, datozen 5 urteotan lurraren tenperatura 1,3 gradu igoko da, Iraultza Industrialaren aurreko datuekin alderatuta.
Copernicus Klima Aldaketaren Zaintza Zerbitzuak bildutako datuek aditzera eman dutenez, beraz, aurtengo apirila historiako beroena izan da, 2016. urtekoaren ondoren. Udaberriaz gain, aurtengo negua ere epel xamarra izan da, inoiz erregistratu den negu epelenetakoa. Abenduan, esaterako, Errusian 0 gradutik gorako tenperaturak erregistratu zituzten.
Maiatza ere oso beroa izaten ari da. Azken 30 urteotako datuei erreparatuz gero, aurten 0,7 gradu igo da tenperatura batezbeste nazioartean. Siberia izan da tenperatura igoera handienak erregistratu dituen tokia, 28 graduraino iritsiz. Normalean sasoi honetan bertako tenperaturarik altuena 13 eta 15 gradu bitartean egon ohi da. Era berean, urtarriletik apirila bitarte, 6.3 gradu igo da tenperatura eremu horretan.
Copernicus Aldaketa Klimatikoko Zerbitzuak gizarteari ematen dio Europako nahiz nazioarteko klimaren egungo eta etorkizunari buruzko informazioa. Erakundeak Europar Batasunaren moldaketa eta leuntze politikak laguntzea du xede, Europar Batasuna aldaketa klimatikoari buruzko zentzuzko eta baimendun informazioarekin hornituz. Doako sarbide irekia ahalbidetzen dute, klimaren inguruko erreminta ezberdinetara. Euren erabiltzaileei atentzioa eskaintzen diete, euren helburuak eskuratzera lagunduz, aldaketa klimatikoaren inpaktu ezberdinei ahalik eta hobekien aurre egiteko asmoz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.