NAHIKARI CAYADO
Sábado, 5 de septiembre 2020, 21:45
KwaZulu-Natal izeneko herrialde afrikarrean dago Border Cave kobazuloa, arkeologoentzat ezagutza iturri bikaina izan dena urteetan. Kanpoaldetik babestuta dago, eta bere barnean hainbat hezur, erreminta eta landareen hondakinak aurkitu izan dira, Harri Aroko gizakien bizimoduaren informazio asko emanez. Orain gutxi eginiko ikerketa batean antzeman dutenez, historian inoiz aurkitu izan den koltxoirik zaharrena berreskuratu dute, eta bere jatorria orain dela 200.000 urtetan kokatzen da. Antza, pilatuta zeuden landare mordoi batek nabarmen uzten du garai hartan ere erosotasuna bilatzen zutela atseden hartzeko orduan.
Publicidad
Ikerketa hori Hegoafrikako Witwatersrand unibertsitateko adituek egin dute. Aurkikuntza uste baino konplexuagoa izan zen. Landareak erretiratu zituztenean errautsezko kapa bat somatu zuten. Ziurrenik, diote, intsektuetatik babesteko jarria. Errauts horiek erretako egurrak eta hezurrak dira. Egurra kanforrondo baten enborrari dagokio, egun intsektuak uxatzeko produktu bezala erabiltzen jarraitzen dutena herrialdean.
Ikerlariek argudiatu dutenez, ondorioak ateratzeko teknika mikroskopiko eta espektroskopiko oso konplexuak erabili behar izan zituzten. Lyn Wadley arkeologoak aurkitu zuen landarez eginiko ohea bere ekipoarekin batera kobazuloa induskatzen ari zela. Kontatzen duenez, landareen eta errautsen hondakinak oso sakonera handian zeuden kokatuta.
Ohearen adina zein den ezagutzeko, gune berean aurkitutako bi hagin hartu zituzten oinarritzat. Horien esmalteak jaso izan duen erradiazioa aztertuz, 200.000 urte ingurukoa zela ondorioztatu zuten.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.