Ander Retolaza
Martes, 5 de julio 2022, 18:19
Bi astez euskaraz aritzeko ekimena bueltan da abesti berri batekin. 'Esazu hitz bat' izango da 2022ko Euskaraldiaren abesti berria, belarriprest zein ahobizi ekintzaileen hizkuntza ohiturak bultzatu nahi izango dituena. Xabier Zabala musikariak eta Andoni Egaña bertsolariak osatu dute abestia, eta Aiora Renteriak, Pettik, Maddalen Arzallusek, Ainhoa Larrañagak eta Andoni Egañak berak jarri diote ahotsa ereserkiari. Abestiak lehen hitza euskaraz egitearen aldeko mezua zabaldu nahi du.
Publicidad
'Hitzez egiteko garaia' leloa erabilita, euskararen erabilera indartu nahi dute Euskaraldia ekimenetik. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte gauzatuko da ekimena, eta data horietan une oro euskaraz aritzeko hautua ematera bultzatu nahi dute parte-hartzaileak. Bi astez euskararen erabilera estandarizatu nahi da Euskaraldian, haren erabilera sustatuz honako jarduerarekin. Ariketa sozialak euskal lurraldeko hizkuntza ohituretan eragitea du helburu.
«Esazu hitz bat ta sendotuko naiz, hitz bakar batek sua pizten du maiz», halaxe dio 'Esazu hitz bat' abesti berriak. Hizkuntza ohiturak jomugan, lehen pausoa euskaraz izatea bultzatzen dute mezuarekin, euskararen erabilera askotan lehen hitzak baldintzatzen duelako. Hori horrela, abestiak ohiturak aldatzeko oihua hedatzen du: «Mende erdi bat joan da, joan da ta hor konpon? Beti toki berean ezin gintezke egon!».
Euskal txoko guztiak ahobiziz zein belarriprestez beteko dira, bi urteko etenaldiaren ostean. Gainera, hirugarren Euskaraldi honetan 'ariguneak' edo euskaraz aritzeko guneak indartu nahi dituzte antolatzaileek.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.