Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Fotolia
Hiru poema liburu eder

Hiru poema liburu eder

Iazko urteak eman zituen hiru emakumezkoren hiru poema liburu eder eta borobil

Viernes, 12 de marzo 2021, 21:41

Adiskideren batek galdetu zidan lehengoan zer argitaratu ote den iaz euskal literaturan nabarmentzeko modukoa, guztiz aipagarria, aholkuetan itxura ona duena. Haren ustez, ez zegoen alerik ere itzal handiz agerturikorik izurrite urtean. Nik, ordea, esan nion bazela zer aipatu, bazela zer irakurri eta zer komentatu. Eta bestela hor zituela agerian urteko laburpen nabarmenak, bai Interneten agertu direnak eta bai paperean Aiora Sampedrok laster emango duena. Gaineratu nion askotan poesia alde batera uzten badugu ere, iazkoak eman zituela emakumezkoen hiru poema liburu eder eta borobil.

Garaia bete-betean defini-tzeko hiru liburu batera. Eta ez dut hitzik kenduko, zeren nire ustetan iazko azken aroan agerturiko hiru liburuok oso ongi marrazten dute gure garaiko hainbat kezka bide, hainbat arrangura, hainbat ezinegon.

Hiru poeta horiek Leire Bilbao, Itxaro Borda eta Miren Agur Meabe dira. Hiru liburuak 'Etxeko urak', 'Abaro' eta 'Nola gorde errautsa kolkoan'.

Leire Bilbaoren liburuaz mintzatu gara orriotan agertu zenean egin genion aipamenean. Baina liburuak badu mamirik hura hemen berriz ager-tzeko. 'Etxeko ura' lau zatitan banatuta dago «Urak bota», «Listua», «Marea», «Harraska». Lau izenburuok urarekin loturik daude, eta ura sinboloaren esanahia garbia da gure kulturan. Emakumearen izaerarekin loturik dago. Baina era berean bizitzaren hasiera adierazi du gurean. Leire Bilbaok maisuki darabil hizkera poetikoa gizartearen sinbolo horiek bereak egiteko eta bere hizkera propioz ernaltzeko eta emateko. Zuzena da bere diskurtsoa, batua bere mezuan eta irakurlearengana oztoporik gabe heltzen da. Paralelismoak eta identifikazioak maite ditu idazleak eta bere mezuaren eta itsasoko esanahien arteko zubia erraz eraikitzen du amatasunari buruzko liburu honetan. Amatasunaren ertz barnekoia aipatu du Leire Bilbaok, baina emakumeak gizartean duen tokia ahaztu gabe. Beraz, liburu poliedrikoa idatzi du sentiberatasunarekin eta sinboloen eraikuntzarekin.

Desberdina da Balea Zuriak argitaratu duen Itxaro Bordaren 'Abaro' liburua. Bide batez, egilearen hamaikagarren poema liburua da hau, ibilbide luze eta oparoaren adierazgarria. Bitala eta ugaria da Itxaro Bordaren poesiaren joera. Unean unekoa, idazkeraz ani-tza, mugikortasunean oinarritua, irakurlea eskutik eraman ohi du paisaia desberdinetan zehar, hizkera tonu askotarikoak erakutsiz eta egonkortasunik ezean etengabe irakurketa aldaketa eskatuz.

Intimitatea agerian dago kasik uneoro, eta intimitatearen adierazpen garbia eman nahi zaio irakurtzen duen pertsonari: «intimoaren/ arkeologo itsua naiz/ ele zaharren presioa erraietan». 'Puzzle' hitza aipatu du poetak lehen poema horretan eta zatikatua eskaini du bere hizkera poetikoa txit librean. Eta ez da alferrik aipatu Georges Pérec «Music Box and PostCart III» deituriko poeman, haren antzera plaza batean gertatu dena kontatu baitu poeman: begien bistan agerikoa igaro da paperera, bizitzak -oztoporik gabe- begiei emandakoa hor gauzatu da literaturaren eta bizitzaren artean osaturikoa agertuz, ia zubirik gabe, poesiaren askatasuna begientzako utziz.

Miren Agur Meaberen 'Nola gorde errautsa kolkoan' liburua itxaropen handiz hartu dela esango nuke, euskal literaturan izen handia egin baitu Meabek azken urteotan. Eta liburu handia da eskaini diguna, baina zalantza dut itxaron maila horrek ez ote dion kalterik egin. Dena dela, irudi indar-tsua da izenburua bera. Metafora indartsuak daude bertsoetan zehar: «Ispilu eta mailu garela ohartu naiz». Egunerokoan gordetzeko bertsoak. Poema gogoangarriak: liburuaren mezua eman duen «Metodoa»; nostalgiaz beteriko «Urtaroen postala»; euskal tradizioari loturiko «Eresi bat beste Milia batentzat»; naturarekin jolasean ageri den «Aylak bainuontzia topatu du artadian»; barneko gaiztakeriaren barnean ontasuna goraipatu duen «Iturria»…

Hiru liburu gure aro galdu honen argibide.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hiru poema liburu eder