Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
nahikari cayado
Domingo, 29 de diciembre 2019, 22:16
Dagoeneko hemen daukagu jada 2020.urtea. Eguberri eguna orain gutxi pasata, Gabon Zahar eguna da ondorengo geltokia. Aspaldiko tradizioari men eginez, espainiar estatuko gehiengoak mahatsak jango ditu gauerdian, hamabi hain zuzen. Guztiz hedatua dagoen ohitura bat izan liteke hau, estatuan egonkortuta dagoena. Halere, badaude beste hainbeste tradizio ere gaur egun bete egiten direnak.
www.thyssenkrupp-homesolutions.es webgunean egindako inkestaren arabera, hiritarren %86ak jango ditu mahatsak gauerdiko kanpaiekin batera. Bestetik, %73ak kotiloiko osagarriak eramango ditu soinean. Espainian betetzen diren tradizioen hirugarren postuan ondorengoa kokatzen da: %62ak kaba kopa batekin egingo du topa behin urte berria hasita. Hauetako askok, erantzun zutenez, eraztun edo bestelako urrezko bitxi bat sartuko dute edalontziaren barruan. Hau egitearen arrazoia aspalditik dator. Izatez, eta tradizioak dioenez, urrezko aliantza batekin topa egitean, eta behin kopa edanda, alboan dagoen senideari muxu eman behar zaio, era horretan maitasunak beste urte batez iraungo du gutxienez.
Kulero edo gantzontzilo gorriak jantziko dituztenen artean inkestatuen %32a kokatzen da. Hauek hasteko dagoen urte horretan bikotekidea edo behin-behineko maitasuna aurkitu nahi dute. Hori bai, helburua lortzeko, gaueko festa amaitzen denean barruko arropa erre egin beharko dute, nahiz eta gehiengoak ez duen inolako surik piztu nahi ordu horietan. Gainontzeko %23ak ez du surik piztuko, baina kaleetatik bueltaka ariko dira goizaldean, txokolateak eta txurroak eskaintzen dituen, eta zabalik dagoen, taberna baten bila.
Bitxikeria bezala, eta webgunean egindako inkestaren datuek ezagutzera eman dutenez, geroz eta gehiago dira dilistak jaten dituztenak Gabon Zahar gauean. Ohitura hau Italiatik dator eta dagoeneko espainiako hiritarren %5ak beregain hartu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.