Hiritarren %65ak Eguberrietako zuhaitzetako argiek gastu handia eragiten dutela uste dute
EKOLOGIA ·
Adituek atontzeko erabiltzen diren bonbila hauek Led izatea gomendatzen dute, besteek baino %80 gutxiago kontsumitzen baituteEKOLOGIA ·
Adituek atontzeko erabiltzen diren bonbila hauek Led izatea gomendatzen dute, besteek baino %80 gutxiago kontsumitzen baitutenahikari cayado
Domingo, 22 de diciembre 2019, 22:38
«Itzali zuhaitza, asko gastatzen du eta!». Zenbat aldiz entzun izan duzu hau txikia zinenean, ahozabalik etengabe itzali eta izetzen ziren argi koloretsuei begira orduak eta orduak pasatzen zenituenean… gabonak helduak zirelaren seinalea ziren argi horiek. Gaur egun, eta puntronic.com-en egindako inkesta baten arabera, estatuan bizi diren hiritarren %65ak oraindik esaldi hori entzun egingo du beraien etxeetan.
Publicidad
Mila pertsonen inguruk hartu zuten parte inkesta horretan. Bertan, Eguberriko zuhaitzean argirik jarriko ote duten edo ez erantzun behar izan zuten, beste hainbat galderen artean. Inkestatuen %76ak baietz esan zuten, baina, bertako %65ak argi hauek asko gastatzen duela adierazi zuten ere. Ondoren, eta zentzu honetan, zenbateko gastua eragingo luketen galdera egin zitzaien, eta %82ak «ez zekiela» adierazi zuen. Halere, %13ak argirik jarriko ez zuela azpimarratu zuen, «oso garestia» baita hauen mantenua, beraien hitzetan.
Puntronic.com webguneko adituek zerrenda luze bat eratu dute, non argi eta garbi gomendatzen duten Led argitera erabiltzea. Haien esanetan, askotarikoak dira hauek erabiltzearen abantailak.
Eratu duten zerrenda luzetik batzuk aipatzekotan, adibidez, nabarmentzekoa da Eguberrietako argietako Led bonbilak ez direla berotzen. Horrela beraz, haur txikiak jolasean ari direnean ez daukate berotasunarengatik erretzeko arriskurik. Beste alde batetik gainera, eta berotzen ez direnez, ez daukate su hartzeko arriskurik ere.
Led bonbilak ez dira apurtzen. Hauek osatzen dituzten egiturak beirazkoak baino sendoagoak dira, beraz askoz ere zailagoa da hauek pitzatzea. Abantaila hauek gutxi balira gainera, bestelako bonbilek baino 25 aldiz gehiagoko bizi-iraupena daukate. Eta noski, nola ez aipatu goritasunaren bidez argia sortzen duten bonbilek baino %80 gutxiago kontsumitzen dutela. Beraz, urte batzuk pasa baldin badira azkeneko Eguberriko argiak erosi zenituela, gomendagarria da berriak eskuratzea, nabariko dituzun desberdintasunak nabarmenak izango baitira, batez ere ekonomiari erreparatzen badiozu.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.