Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
amalia ibargutxi
Jueves, 7 de junio 2018, 01:29
Euskararen «transmisioa, erabilera eta kalitatea» izango dute Euskaraldian helburu euskal hiriguneek. Hala adierazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Donostiako Miramar Jauregian egindako bileran. Bertan elkartu da Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin, Joseba Asiron Iruñekoarekin eta Donostiako alkate den Eneko Goiarekin. Bat etorri dira hiriek '11 egun euskaraz' kanpainan parte hartzeko beharrarekin, «hiriburuek euskararen erabilera sustatu eta aktibatzeko».
Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko duten proiektua da, helburutzat hizkuntz ohiturak aldatzea duena. Horretarako, 'belarriprest' eta 'ahobizi' rolak banatuta, dakienak lehen hitza euskaraz egitera animatu nahi dute. Orain arte 350 udalerrik egin dute bat Euskaraldiarekin, eta Iparraldeko hiriburuek ere parte hartuko dute: Baiona, Donibane Garazi eta Maulek. Euskal Herriko 10.000 biztanle baino gehiagoko herri guztiak batu dira ekimenera, Euskaltzaleen Topaguneko Arrate Illarok jakinarazi duenez. Herriz herriko talde eta elkarteak murgilduta daude prestaketa lanetan, nahiz eta hiri handien jarreran nahi duten jarri arreta batik bat. Hiriak praktika berrietarako «leku eroso» bilakatu nahi dituzte horrela.
Aburtok nabarmendu du hiriguneen papera euskararen erabileraren aldeko apustua egiteko orduan «funtsezkoa» dela, eta horregatik ari direla «ekintza planean buru-belarri lanean».
Euskarak «esparruak irabazteko» beharra ere adierazi du, hizkuntzaren «transmisiotik erabilerara, eta erabileratik kalitatezko maila izatera» heltzearren. Antzeko aldarria egin dute Donostiako eta Gasteizko alkateek. Gorka Urtaranen arabera, «gure erronka herritarrak euskararen ezagutzatik erabilerarako saltoa ematera animatzea da, eremu publiko zein pribatuan».
Euskal hizkuntza «babestu, maitatu eta erabiltzeko» konpromisoa adierazi du Urtaranek, Arabako biztanleen euskalduntzean aurrera egiteko asmoz. «65.000 euskaldun edo ahobizi bizi gara Gasteizen, eta beste 55.000 belarriprest. Hogei eta hogeita lau urte bitarteko gazteen erdiak hitz egiten du jada euskaraz, 15 eta 19 bitartekoen artetik, aldiz, lautik hiruk». Eustaten azken datuak dira hauek.
Urtaranek gogorarazi du, bestalde, erronka kale-erabileran dagoela. Izan ere, elkarrizketen %3,7an soilik erabiltzen dute euskara. Ez da ahaztu behar, hala ere, ehuneko hori hazten doala azken urteetan, eta bilakaera horri bultzada ematea dela ariketa sozial honen izateko arrazoia.
Joseba Asiron Iruñeko alkateak hartu du, azkenik, hitza. Atzera begira jarri ditu ekitaldira bertaratutakoak, Nafarroako historiari erreparatzeko. «Iruñea eta euskararen arteko harremana ez da bart gaueko kontua. 2.000 urteko historia duen harremana da. Gure hiriko nortasunaren parte da euskara», eta hala aldarrikatzeko konpromisoa hartu du Asironek. «Iruñea hiri eroso eta abegikorra izan dadin lan egingo dugu», amaitu du.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko presidentea ere bertaratu dira Miramar jauregiko bilerara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.