

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
'Mesfidatu hitzez' izenburuarekin argitaratu da Jon Arretxeren eskutik datozkigun Mahamoud Toure burkina-fasoarraren abenturen azken entrega. Aurrekoetan bezala, literatura beltzaren parametroen barruan koka daitekeen eleberri baten aurrean gaude, eta literatura beltza eta Tourek protagonizatutako beste nobelaren bat ezagutzen dituen irakurleak berehala identifikatuko du sailaren marka dei litekeen hori. Protagonista afrikarra da eta Europara etorri da bizitza hobe batek liluratuta. Europan non eta Bilboko San Frantzisko auzoan bizitzea suertatuko zaio eta bizirauteko asmoarekin ikerketa txikietan arituko da, baina, nahi gabe ere, gero eta larriagoak diren kontuetan nahaspilatuta geratuko da, kontrolatzerik ez dagoen indar batek kateatuta. Halaxe da pertsonaiaren ibilbidea nobela honetara heldu arte.
Jon Arretxe. Erein. 240 orr. 18 euro
Liburu honetan, ordea, aldaketak daude. Garrantzitsuena, agian, gertakarien toki aldaketa. Aurreko nobelan argumentua Bilbon gertatu beharrean Nafarroako mendialdeko herri txiki batean kokatzen zen, eta beti bezala egoera korapilatu batetik pasatu behar zen pertsonaia. Horretatik ihesi, Parisera lekualdatuta ikusten dugu azken entrega honetan, eta gosearen mugan egon beharrean, lapurretak eginda ekonomikoki askoz lasaiago dagoela ikusten dugu. Egoera ezin orekatua izan, eta berriro ere ezagun bati laguntzeko ikerketa nahasian murgilduko da, non txinatar mafiarekin topatuko den. Paris distiratsuaren atzeko aldea erakusten digu nobelak, bizirautea helburu dutenen hiri erasokorra. Eta hirian, pertsonaiak txotxongiloak izango balira bezala hariak mugitzen dituen botere ilun baten presentzia, ustelkerian lasai asko mugitzen diren polizien joan-etorriak, prostituzioa, trapitxeoak eta Parisera doazen turistek ikusten ez duten mundu ezkutua.
Nobelatik nobelara planteatzen den bilakaera ere ikusgarriagoa da hemen, umore ironikoa zeharo desagertu baita, trama beltzean gehiago zentratzen delarik, irakurleak jakin-minez irentsiko duen argumentu korapilatu eta interesgarria sortuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Silvia Cantera, David Olabarri y Gabriel Cuesta
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.