Borrar
Bi espedizio konkretu horiek salbu, Katmanduk emergentzia eta osasuna hizpide dituzten hegaldiak soilik baimentzen ditu Reuters
Himalaian Montzoiaren ondorengo bi mendi espedizio soilik baimendu ditu Nepalgo Gobernuak

Himalaian Montzoiaren ondorengo bi mendi espedizio soilik baimendu ditu Nepalgo Gobernuak

Batetik, Bahraingo Erresumako printzearen espedizio bat Manaslu zortzimilakoa igotzen saiatuko da, eta, bestetik, Baruntse mendiaren igoerari talde nepaldar batek ekingo dio

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 21 de septiembre 2020, 20:20

Himalaian Montzoiaren ondorengo bi mendi espedizio soilik baimendu ditu Nepalgo Gobernuak. Batetik, Bahraingo Erresumako printzearen espedizio bat Manaslu zortzimilakoa igotzen saiatuko da, eta, bestetik, Baruntse mendiaren igoerari talde nepaldar batek ekingo dio.

Koronabirusaren alarma egoerak ez dio edonolako mesederik egin Montzoi ondorengo zortzimilakoen espedizioei. Izan ere, Nepalek denboraldi horren ondoren udazkenean berriro ere nazioarteko hegaldiak baimentzea aurreikusi zuen. Baina, pandemiak herrialde honetan eragindako kutsatu nahiz hildakoen igoera kezkagarriaren harira, bertan behera utzi behar izan du erabakia. Bi espedizio konkretu horiek salbu, Katmanduk emergentzia eta osasuna hizpide dituzten hegaldiak soilik baimentzen ditu.

Bahraingo Erresumako printzipea eta Guardia Errealeko 15 kide ofizialki omen doaz mendiko herrietan elikagaiak banatzeko asmotan eta jada han daudela espedizio bat egingo dute. Abenturaren bitartekari lanak Seven Summit Treks agentziak jorratuko ditu. Hala, herrialde horretan berrogeialdia igaro ondoren, Lobuche East mendian (6.119 m) girora egokituko da taldea, 8.163 metroko garaiera aurkezten duen mendiaren igoera jorratu aurretik. Hortaz, azkenengo orduko aldaketa nabarmenik ez badago, Himalaiako mendilerroan ibiliko den nazioarteko espedizio talde bakarra izango da.

Aipatu bezala, mendikate horretan beste ibilbide bat jorratuko duen talde lokal bat ere dago, 7.129 metroko altuera aurkezten duen Baruntse mendia helburu izango duena. Abentura honen buru Dawa Steven xerpa izango da. Talde hau osatuko duten kideek ibilbide oparoa jorratu dute zortzimilako ezberdinetan, gehienak mendi gidariak baitira. 'Nepal Tourism Recovery Expetidion' lemapean xerpek gaur egun bizi duten egoera larria mahaigaineratu nahi dute, Nepaleko diru-sarrera esanguratsuenak alpinismotik eta mendiko turismotik ailegatzen baitira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Himalaian Montzoiaren ondorengo bi mendi espedizio soilik baimendu ditu Nepalgo Gobernuak