Borrar
'Isiltasunaren itsasargia' liburuaren azala.
Hilketak Pasaian

Hilketak Pasaian

Lunes, 4 de noviembre 2019, 23:31

Ibon Martínek jatorriz gazteleraz idatzitako 'Isiltasunaren itsasargia' argitaratu da Aiora Jakaren euskal itzulpenean. Nobela beltzaren eta thriller psikologikoaren bideetatik bideratutako idazlana delarik, horrelako literaturan ohituta dagoen irakurlea berehala ohartuko da literatur genero horrek idazleen eskuetan jartzen dituen osagaien konbinatoriatik sortutako idazlana dela. Eta konbinatoria horretan sartzen diren osagaiak ez dira oso ugariak, egia esan. Hilketa bortitz batean du abiapuntua eleberri honek: Pasaian, Platako itsasargiaren ondoan, emakume baten gorpua agertu da, sarraskitua. Ertzainen susmoak berehala bideratzen dira itsasargian bizi den emakumearengana, eta honek, Leire Altuna izeneko nobelista erromantikoak, ikerketari ekin beharko dio bere errugabetasuna aldarrikatzeko. Planteamenduan bertan honelako literaturan ohikoak diren bi osagai agertzen zaizkigu: susmagarri errugabea, batetik; eta, bestetik, ikertzaile profesionalen eta afizionatuaren arteko kontrajarpena. Nobelan irakurleari oso ezagunak gertatuko zaizkion beste osagaiak ere topatuko ditugu. Adibidez, natura eta paisaia erasokorra dirudiena, edo gutxienez, pertsonaien gogo-aldarteekin bat egiten duena; aberastasunaren atzean ezkuta-tzen den ustelkeria; aspaldiko sekretuen azaleratzea…

Isiltasunaren itsasargia

  • Egilea: Ibon Martin.

  • Eleberria. Argitaletxea: Elkar. 428 orr. 19,50 euro

Argumentua Pasaian kokatuta dago. Idazleak arreta berezia jarri du gertakarien espazio fisikoa errealista izan dadin, eta xehetasun handiz deskribatzen ditu herri horretako txokoak. Eta gertakarien kokalekutzat halako tokia hautatu duelarik, 80ko hamarkadan kostaldeko hainbat herritan drogak ekarri zuen dramak ere bere garrantzia du argumentuaren garapenean. Giroari dagokionez, elementu bakarraren falta sumatzen dut, zeren gatazka politikoari buruzko erreferentziarik ia ez baitago istorio osoan. Nobela poliziako beltza den aldetik, irakurleak ahaleginak egingo ditu ikerketen hariari jarrai-tzeko. Baina thriller psikologikoak garrantzia duenez, kausalitate material argirik ez duten ezusteek ere bere tokia izango dute argumentuan.

Azken finean denbora pasarako literatura da, eta irakurleak halaxe ulertu behar du, non zapuztuta geratu nahi ez duen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hilketak Pasaian