Clint Eastwood 'El bueno, el feo y el malo' filmean, Burgosen dagoen hilerri batean filmatu zena E. C.
Territorios

Hilerriak kulturaren begiradapean

Filmak, musika bideoklipak, idatziak... Zenbatezinak dira kanposatuetan grabatu izan diren ikus-entzunezkoak, baina hona hemen lagin bat

Sábado, 28 de octubre 2023, 00:04

Kanposantu bat zinema plato batean bihur daiteke? Bai, eta ez dira gutxi pantailetan agertu direnak gainera. Askok gogoratuko dute nola Clint Eastwoodek berak bere bizitza jokatu zuen horrelako batean Burgosen 'El bueno, el feo y el malo' filma grabatu zuenean, 1966an. Film horren maiteleek euren oroitzapenen artean gordeko dute, alde batetik, Ennio Morriconek konposatutako soinu-bandaren txistua, eta bestetik, azken dueluaren agertokia, Sad Hilleko hilerri mitikoa, Contreras eta Santo Domingo de Silos herrien artean kokatuta dagoena. Bere potentzialaz jabetuta, inguruko herrietako bizilagunek Sad Hill Kultur Elkartea eratu zuten 2014an, hilerria zaharberritzeko eta inguruko kultura - eta turismo- erreferente bihurtzeko. Egitasmoak arrakasta handia izan zuen eta Netflixen eskuragarri dagoen 'Sad Hill lurpetik ateratzen' dokumentalean jasota geratu zen.

Publicidad

Ehundaka musika talderen bideoklipak ere grabatu dira bertan. Azkena, Granadako talde mitikoa den La Guardiaren 'Aunque el infierno se congele', haien 40. urteurreneko albumean batzen dutena.

Izan ere, musikak badauka bere tokia hilerrietan. Nork ez du ikusi, bada, Amy Winehouse abeslariaren 'Back to black' bideoklipa. Abeslariak berak idatzi zuen, bere senarra izango zenaren arteko hausturan inspiratuta dagoelarik. Bideo musikala Phil Griffinek zuzendu zuen, Mark Alchinek argitaratua eta Londresko hainbat tokitan grabatua, baina batez ere hiriko zazpi hilerri handienetako batean, Abney Park Cemeteryn. Eta nola ez dugu aipatuko, ba, Michael Jacksonen 'Thriller' kantua. Poparen erregearen fanatiko batek abestiaren bideokliparen arrastoa jarraitu zuen Interneten bidez, eta hilerria Miamin (Floridan) dagoela adierazi zuen orain dela urte gutxi. Hain zuzen ere, Charlotte Jane Memorial Park da, Coconut Grove auzoan dagoen kanposantua.

Amy Winehouse abeslariaren 'Back to black' kantua hilerri batean filmatu zen ere E. C.

Baina adi, ez baitugu zertan hain urruti joan behar hilerri ezagunak aurkitzeko. Akatz talde bizkaitarrak, 30 urte baino gehiago daramatzana musika munduan, 'Yuyu' kantuaren bideoklipa Derioko hilerrian grabatu zuen ere. Haatik, Derioko kanposatua askok uste dutena baino lotura gehiago dauka musikarekin. Izan ere, Bilboko hilerriko kaperan (Derion) urte osoan barrena egiten diren kontzertuak ezinbesteko hitzorduan bilakatu dira musikazaleentzat.

Urte honetan hainbat egitasmo bertan ospatu ostean – azkena pasa den irailean izandako saxo eta piano kontzertua, Iñaki Bermúdez eta Yume Takasaki musikarien eskutik etorri zena-, datorren azaroaren 1ean ospatuko den Domu Santu egunean, edo Santu Guztien Eguna izenaz ere ezagutzen denean, izango da ondorengo hitzordua. Aurtengoa seigarren aldia izango da egun zehatz horretan kontzertu liriko bat eskainiko dela. Eguerdiko 13.00etatik 14.15era bitartean izango da, eta, bertan, maite izan genituen eta utzi gintuzten pertsonak gomutatuko ditugu, konpositore ospetsuenen (Mozart, Puccini, Verdi, Donizetti, Bach, Schubert, Sorozabal, Webber, Caccini, Franck, Morricone) musika-lan sakratuen hautaketa zainduaren eta delikatuaren interpretazioaren bidez. Kontzertu lirikoan Bilbao Bel Canto Elkarteko soprano batek, tenore batek, biolin batek, biola batek eta piano batek parte hartuko dute.

Derioko hilerriko kaperan urtero ematen dira kontzertuak Luis Ángel Gómez

Izatez, Domu Santu eguna izaten da hilerriek bisita gehien jasotzen duten eguna. Eta Derioko kanposatuaren antzera, Bizkaian hamaika gehiago daude egun konkretu horretarako prest egoten direnak eta xarma berezia daukatenak.

Publicidad

Abadiñoko hilerria esaterako, San Trokaz elizari loturik dagoena, herrialdeko ondareari egindako ekarpen interesgarria da, eta ez soilik berez duen kalitateagatik, baizik eta Bizkaiko hilerri arkupedun deritzen nekropolien multzoan sartzen delako. Bada, 1811ko Santu Guztien egunean, elizaz kanpoko gorpuak lurperatzea derrigorrezkoa bihurtu zen. Hala eta guztiz ere, legea betetzeko denbora behar izan zen, eta modernitatea eta higienea gogora ekartzen zituzten arrazoibideak hutsalak izan ziren urte askoan. Azkenik, arau bat ezarri zen, eta horri zor diogu Bizkaiko arkupedun hilerrien formula ederra. Eta ederraz gainera, funtzionala ere bada, arkupez inguratutako lorategiak izateaz gain, teilape xume batez estalitako hilobiak batzen baitira bertan.

Abadiñoko hilerriaren argazki bat IGNACIO PÉREZ

Abadiñoko nekropolia estilo neoklasikoz diseinatuta dago aldaera oso aurreratu eta helduaz, zein, denboraren aldetik, erromantikotzat ere har daitekeen. Izan ere, hainbat agiritan agertzen denez, Rafael de Zabala elorriotarrak proiektatu eta marraztu zuen 1854an, XIX. gizaldiko bigarren laurdeneko arkitektura figura garrantzitsua zena. Durangoko maisu batek, Pedro Jose Astarbek, zenbait iradokizun egin zizkion proiektuari, azkenean bikain geratu zelarik. Bizkaian izan dira eta badira hilerri atarikodunen hainbat adibide, hala nola San Franciscokoa eta Mallonakoa Bilbon, Markina-Xemeinen, Gernika eta Elorrion.

Publicidad

Azkeneko herri horretan, bestalde, artikulu honetan aipatu beharrezkoa den nekropolia dago, horren inguruan asko idatzi eta ikertu delarik. Euskadiko hilobi-monumenturik garrantzitsuenetako bat da, bai elementuen kopuruari eta kalitateari dagokienez, bai horietako batzuen antzinatasunari dagokionez ere (VII-IX. Mendeetakoak dira).

Hogei hilobi eta bost hilarriez osatuta dago. Monumentuak Goi Erdi Aroan eraiki ziren inguruko auzoetako nekropolietan erabiltzeko, baina XIX. mendean berriro itzuli ziren gaur egungo kokalekura. Hilobiak eta hilarriak Oiz mendiko harrobietatik ateratako hareharriz eraiki ziren.

Publicidad

Elorrioko nekropoliak garrantzia handia dauka Euskadiko hilobi-monumentu bezala ELORRIOKO UDALA

Hilobiek bi zati dituzte: alde batetik kutxa, pieza bakarrekoa dena, forma antropomorfoa duena; eta estalkia bestetik, teilatutxo moduko sekzio triangeluarrekoa dena. Era guztietako neurriak dituzte, eta, batzuetan, bi elementuak ez datoz bat. Interesgarrienak ezkerreko ilarako bigarrena eta hirugarrena dira, haien estalkietan irakurgai dauden bi hileta-inskripzioak Bizkaiko kokaleku kristauen agerpenari buruzko lekukotasun-idatzi antzinakoenak direlako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad