

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 7 de enero 2020, 21:38
Hilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea ospatuko dute Baztanen urtarrilaren 20tik 26ra bitartean. Hala, genero beltza hizpide dituzten euskal lanen aurkezpenak, solasaldiak, errezitaldiak eta erakusketak jorratuko dituzte jardunaldi berezi hauetan.
Aurtengoa egitasmoaren seigarren edizioa izango da eta inoiz baino ekitaldi gehiago barnebilduko ditu. Bertaratu nahi duen edonork jaialdiaren webgunean kontsulta dezake egitarau oparo hauxe: http://ilbeltza.blogspot.com/p/egitaraua.html. Gainera, jaialdiaren harira, urtarrilaren 13tik 26ra bitartean Begoña Durruty-ren 'Bereterretxeren Kanthoria' erakusketa egongo da erakusgai Arizkunenean.
2015. urtean jarri zuen abian ekimen hauxe (H)ilbeltza Idazleekin solasean irakurle taldeak. Izan ere, genero beltzaren inguruan Euskal Herrian interes ikaragarria zegoela ikusita, handik urtebetera elkarte honek Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatzea erabaki zuen.
Hala, Baztanen urtarrila hilbeltza denez eta hitz joko horretatik abiatuta, duela sei urtetik hona urtarrilero ospatzen da nobela beltzaren astea. Hortaz, euskaldunei eskua luzatzen diete bertara animatzeko, Baztan inguruko paraje ederrak eta euskal literatur genero paregabe hau ezagutzeko helburuarekin.
Aipatu bezala, egitasmoak egitarau oparoa aurkezten du. Horace McCoy idazlearen 'Hobe nuen etxean gelditu' liburuari buruzko solsaldi bat jorratuko du astelehenean, urtarrilak 20, Fernando Rey itzultzaileak Iruritako Gure Kaiola elkartean, 19.00etatik aurrera. Era berean, urtarrilaren 22an, Anizen jarraituko du egitarauak, Anizko Elkartean, 19.00etan, Amaia Elizaldek gidatuko duen 'Mirande beltza' izeneko hitzaldiaren bitartez.
Bestalde, asteburuan ospatuko dira jarduera gehienak. Ostiralean, urtarrilak 24 ordu berberean, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean Begoña del Tessoren eskutik 'Quentin Tarantinoren mesanotxeko liburuak' izeneko mintzaldiari ekingo diote.
Halaber, larunbatean urterolez egun osoko egitarau oparoari helduko diote. Goizeko 11.00etan Arizkunenean, mahai inguru bat egingo dute eta bertan Jon Alonso, Maribi Elizalde eta Eneko Bidegainek esku hartuko dute. 'Mundua Iturendik pasatu zenekoa' aintzat hartuz.
Arratsaldean, aldiz, Erratzura bertaratuko dira (H)ilbeltzazaleak eta bertako Etxelebert elkartean bazkari bat ospatuko dute. Bazkarira joan nahi duen edonork ilbeltzabaztanen@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezake.
Bazkal ondoren, berriz, liburu aurkezpenen ordua izango da, elkarte berean. Batetik, Alfontso Gartziandiak 'Itsu kolpeka' lana aurkeztuko du. Bestetik, Josu Barambonesek, hau da, II. (H)ilbeltza bekaren irabazleak, 'Lardaska' izeneko obra emango du ezagutzera, Patricia Highsmithen 'The Blunderer' liburuaren itzulpena dena.
Arratsaldeko 18.00etan 'Susmagarrien gaua' hasiko da. Bertan parte-hartzen dutenek Erratzun barna ibili beharko dute, prestatu dituzten taldekako jolas beltzetan esku hartzen.
Azkenik, igandeak borobilduko du Euskal Nobela Beltzaren Astea. Goizean 11.00etan Amaiurren, Itzuli Beltza osatuko dute. 'Kontrabandisten Eleak izenburupean', Amaiurko txoko eta paraje desberdinetan barrena murgilduko dira bisitariak. Hala, 'Poesiaren Kriminalak' izeneko errezitaldiak itxiko du aurtengo jaialdi hauxe. Hauxe Elizondoko Arizkuenean izango da arratsaldeko 19.00etan ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.