Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 29 de diciembre 2021, 20:15
(H)ilbeltza Bekaren seigarren edizioa martxan da. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean urtero atontzen duten egitasmoa da hauxe, euskal literatura beltza hedatu eta nazioarteko literatura beltza euskara hizkuntzara ekartzeko asmoz.
Deialdi honetan itzulpena da lagunduko dutena. Zehatzago esanda, aurten Fred Vargas idazle frantsesaren 'Debout les morts' nobelaren euskarazko itzulpena gauzatu beharko dute parte-hartzen dutenek. Izan ere, obra honen lagin bat euskaratu beharko dute. Aurtengo edizioaren nondik-norakoak ilbeltza.eus, baztan.eus eta txalaparta.eus webguneetan daude kontsultagai.
Aurtengo diru-laguntza guztira 6.000 eurokoa izango da, bi zatitan egongo delarik banatuta. Hautagaitzok martxoaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan eta maiatzaren 6an emango dute ezagutzera aurtengo bekaren irabazlearen izena.
Aurtengo epaimahaia ekimenaren antolatzaile diren hiru eragileetako kide banak osatuko du: Baztango Udaleko ordezkari den Joseba Otondok; Txalaparta argitaletxearen ordezkari Garazi Arrula Ruizek; eta, (H)ilbeltza elkartearen kide den Koldo Bigurik.
Epaimahaikideek hainbat irizpide hartuko dituzte aintzat itzulpenak baloratzerako orduan, hala nola, laginen itzulpenaren kalitatea, aberastasuna, baita sorburu-testuaren aurreko baliokidetza baloratu ere, sorburu-hizkuntzatik zuzenean itzultzea ere erreferentziatzat hartuko delatrk.
Nahi duen edonork, honako esteka honetan, (H)ilbeltza bekaren oinarriak, laginok eta gainerako datuak kontsulta ditzake.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.