UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 4 de octubre 2020, 01:48
Hilbeltza bekan hautagaitzak aurkezteko epea jada zabalik dago. Hala, norbanakoek abenduaren 4a bitarte bidali ahal izango dituzte euren proposamenak. Egitasmoak euskal literatura beltza sustatu nahiz nazioartekoa euskaratzea du xede. Ekimena Baztango Udalaren, Hilbeltza Elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen arteko elkarlanaren ondorio da. Egitasmo hau urterik behin ospatzen da, eta batzutan sorkuntza, eta, bestetan itzulpengintza aintzatesten ditu, hurrenez hurren.
Publicidad
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurtengo edizioan sormenezko narratiba lanak, hau da, nobela edota ipuin-bildumak landu beharko dira. Epaiamahaiak aurkeztutako obren kalitatea, aberastasuna eta genero beltzekoak izatea hartuko du aintzat. Era berean, lan jatorrizkoa euskaratu gabea edota euskaraz sortutako eduki berriak izan beharko dira, oraindik saritu gabeak direnak, alegia.
Aipatu bezala, lanak abenduaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan (Nafarroa). Epaimahaiak orotara bidalitako hautagaitza guztiak baloratuko ditu, betiere jarritako irizpideak betetzen badituzte noski. Hortaz, urtarrilaren 18an aurtengo edizioaren irabazlea izendatuko dute.
Honako talde honek osatuko du aurtengo epaimahaia, hala nola, Joseba Otondo Baztango Udalaren ordezkari gisa, Txalaparta argitaletxetik Garazi Arrula eta Miren Gorrotxategi Hilbeltza elkartearen partez.
Irabazleak 3.000 euroko diru-laguntza jasoko ditu lana jorratu baino lehen, eta, beste 3.000 lana amaituta duenean. Obra datorren urtean barrena plazaratuko du Txalaparta argitaletxeak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.