Borrar
Fotolia
Hezkuntza sistematik segregazioari erantzuteko jardunaldia, Bilbon

Hezkuntza sistematik segregazioari erantzuteko jardunaldia, Bilbon

'Askotariko segregazioari nola erantzun hezkuntza sistematik? Ulermen partekatua eta erronkak kudeatzeko proposamenak» du izena eta Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatu dute larunbatean, EHUren Bizkaia Aretoan

Zurekin

Jueves, 2 de marzo 2023, 13:38

Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 'Askotariko segregazioari nola erantzun hezkuntza sistematik? Ulermen partekatua eta erronkak kudeatzeko proposamenak' jardunaldia antolatu dute, larunbat honetan, hilaren 4an, eskola segregazioari aurka egiteko prozesuan mugarria izango dena.

Bi erakunde horien arduradunek azaldu dute segregazioa XXI. mendeko euskal gizartearen erronka garrantzitsuenetariko bat dela jakinda, hausnartzeko eta adostasunak bilatzeko eremu berriak sustatzen jardun direla, parte hartzen duten ikuspegi desberdinen artean konfiantza-sareak sortzeko. Hala, orain dela bi urte (2021eko urrian) irakasle, aditu, gizarte eragile eta instituzio ugariri zuzendutako sinposio bat antolatu zuten, gaiari helduta, eta 2022an, gogoetan sakontzeko helburuarekin, jarraipena izan zuen bi foro parte hartzaileetan (ekainaren 4an eta irailaren 17an). Bitarte horretan jasotako ekarpen guztiak 'Segregazioaren ezaugarritze eta ulermen partekatua, erronkak kudeatzeko proposamenak' txostenean bildu dituzte eta larunbatean ezagutzara emango dira EHUren Bizkaia Aretoan, goizeko 9.30etatik aurrera.

Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hasiera emango diote jardunaldiari. Xavier Bonal Sarrók (Bartzelonako Unibertsitate Autonomokoa) Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntzako desberdintasun sozioespazialei buruzko ikerketa baten emaitzak azalduko ditu. Begoña Pedrosa Lobatok (Eusko Jaurlaritza) egingo du sarrera eta Gemma Zabaleta Aretak (Eusko Ikaskuntza) moderatuko du ondorengo elkarrizketa.

Ondoren, Beatriz Akizu Aizpirik (Eusko Ikaskuntza) eta Idoia Fernandez Fernandezek (UPV/EHU) 'Segregazioaren karakterizazioa eta ulermen partekatua: erronkak kudeatzeko proposamenak' txostena aurkeztuko dute, aurreko foroetan planteatutako ideia eta proposamen nagusiak laburbiltzen dituena. Dokumentuak segregazioaren definizio eta ulermen partekatua biltzen ditu, eta horri aurre egiteko gizarte-itun zabal eta inklusibo baterako gutxiengoak planteatzen ditu, segregazioari erantzuteko. Gainera, antolatzaileen arabera, lortu nahi diren helburuak lortzeko aurrean ditugun erronkak zehazten dira.

Bost erronka nagusi biltzen dira bertan: jendartearen inplikazioa, lidergo politiko partekatua, kulturartekotasuna, formakuntza eta tokian tokiko gobernantza partekatua. Azkenik, identifikatutako erronka horiei erantzuteko kudeaketa-erantzunak proposatzen dira.

Komunikabide eta familien ekarpena

Ondoren, eztabaidak txostena izango du hizpide. Eduardo Ruiz Vieytezek (Deustuko Unibertsitatea) eta Juanjo Falcó Monserratek (Lleidako Udala) txostenaren gainean egingo dute irakurketa, haien gakoak eta konpondu beharreko arazo handienak azpimarratuz. Idoia Fernandez Fernandezek moderatuko du solasa.

Azkenik, mahai-inguruan, 'Zer ekarpen egin daiteke familietatik, komunitatetik, komunikabideetatik?' galderari buruzko esperientzia eta praktika zehatzak ezagutaraziko dira. Eider Amundarain Goikoetxeak (Lardizabal Herri Eskola, Zaldibia), Tasio Arrizabalagak (Elhuyar) eta Irati Urdalleta Letek (Berria) hitz egingo dute, Nora Salbotx Alegria (Amaiurko Eskola) moderatzaile lanetan jardungo delarik.

Jardunaldia ixteko, Beatriz Akizuk eta Begoña Pedrosak ondorioak eta programaren hurrengo urratsak aurreratuko dituzte.

Bost erronkak

Esan bezala, 'Segregazioaren karakterizazioa eta ulermen partekatua: erronkak kudeatzeko proposamenak' txostenak azken bi urtetan prozesuan aritu diren askotariko eragileen gutxieneko adostasunak eta arazoen aurrean kudeatzeko luzatzen dituzten proposamen ildoak biltzen ditu.

«Eskola segregazioaren ezaugarritze eta ulermen partekatua lortu da, eta definizio adostuan azpimarra jarri da eredu-sozioekonomikoak eragiten duen desberdinkerian. Hori dela eta, bat egiten da eskola segregazioa enpirikoki neurtu eta egoeraren tamaina balioesteko indizeak izateko beharrean», adierazi dute lanaren arduradunek.

Ildo berean, diote helburu gisa «itun sozial zabala eta barneratzailea» irudikatzen dela, non administrazioak eta jendarteak estrategia orokor bat abiatu beharko duten eta, euskarak berebiziko garrantzia izango duen, kohesiorako giltzarria izan beharko baita. Erdiesteko, egungo egoeratik erdietsi nahi diren helburuetara heltzeko bidean aurrean bost erronka nagusi identifikatzen dituzte eta kudeatzeko proposamenak jasotzen dira:

Jendartearen inplikazioa: Segregazioari buruzko oinarrizko definizio, diagnostiko eta irudikapenak jendarte osoan zabaldu ardura, inplikazioa eta konponbide integrala erdiesteko. Ahots desberdinei tokia egin, pertsona eta kolektibo segregatuei bereziki, eta aurre-iritzi eta pribilegioak deseraiki.

Lidergo politiko partekatua: Segregazioari aurre egitea lehentasun politikoa da, erakunde guztien eta jendarte eremu desberdinen arteko lidergo partekatuan oinarrituta. Bereziki erakunde publikoen ardura da behar diren baliabideak eskaintzea eta politika publiko ausartak bideratzea, bai eta jarraipen publiko eraginkorra ziurtatu, behar denean neurri zuzentzaileak ezarriz.

Kulturartekotasuna: Kultur eta hizkuntza desberdinekin begirunetsua den eta aldi berean euskaldundu nahi duen hezkuntza sistema behar da. Aniztasunaren ulermen partekatu berrian euskara eta euskal kultura kohesiorako tresnak izan daitezen Euskal Herri osoan.

Formakuntza: Jarrera pertsonalen azterketa kritikoa egitea beharrezkoa da. Bide laguntza soziohezitzailea eta komunitarioa behar da. Gaiaren inguruko ezagutzan sakontzea komeni da eta horretan unibertsitateak funtsezkoak dira. Formakuntza erronka hauen barruan, kolektibo eta pertsona segregatuen ahotsak kontuan hartu behar dira eta prozesu desberdinen parte izan.

Tokian tokiko gobernantza partekatua: Udalek tokian tokiko erabakiak hartzeko aukera izan beharko lukete hezkuntza formal zein ez formalari dagokionez. Auzo eta herrien topaguneak sortzea komeni da, eskola bakoitzak bere hezkuntza-proiektua garatu ahal izateko, komunitate-proiektu gisa. Eskola kokatuta dagoen jendarte-ingurune osoari lotutako lankidetza lortzea da erronka nagusia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hezkuntza sistematik segregazioari erantzuteko jardunaldia, Bilbon