Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Martes, 11 de octubre 2022, 12:05
Euskalgintzaren Kontseiluak, hezkuntza komunitateko eragile EHIGE, Euskal Herriko Ikastolak, HEIZE eta Hik Hasi-ko eta ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroaren inguruan «belaunaldi berriak euskalduntzeko euskarazko eredu orokor eta inklusiboa» eskatu dute. Izan ere, datozen egunetan bukatuko da ekarpenak egiteko epea.
Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiaren esanetan, eragile guztiek kezka bera partekatzen dute: «Behin eta berriro esaten ari gara lege berriak argi zehaztu behar duela zein izango den etorkizuneko hizkuntza eredua Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza sisteman. Hori ez da argi geratu aurkeztutako zirriborroan. Hortaz, horixe da gure proposamenak bete nahi duen lehen gabezia». Izan ere, aurkeztutako proposamenak modu zehatzean jasotzen du etorkizuneko hezkuntza sistemaren hizkuntza eredua. «Euskara, berezko hizkuntza, hezkuntza sisteman irakas eta hizkuntza normalizatua izango da, eta jardueretan erabilera normal eta orokorreko hizkuntza izango da; are gehiago, hizkuntza eredu orokor eta inklusiboa izango da eta ez ditu ikasleak banatuko hizkuntza ofizialen arteko aukeraketaren arabera».
Bilbaok azaldu zuen bezala, «ikasle guztiek euskara ezagutzeko eskubidea dute, eta lege honek eskubide hori bermatu behar du. Orain arte, datu guztiek erakusten duten bezala, euskarazko eredua izan da helburu hori lortzeko eredurik arrakastatsuena. Horregatik diogu, Legeak euskarazko eredu orokortu eta inklusibo berri bat jaso beharko lukeela, benetan nahi bada belaunaldi berriak euskaldunak eta eleaniztunak izatea, justiziaren, berdintasunaren eta kohesioaren bidean«. Horrekin batera, Jaurlaritzak aurkeztutako lege zirriborroan bezala, proposamenean garrantzi handia hartzen dute hizkuntza proiektuek. Kontseiluko idazkari nagusiaren esanetan, »atal horretan ere jarrita dago hizkuntza proiektuek hizkuntza ereduari jarraitu behar diotela derrigorrez, eta euskararen ikaskuntza prozesuan ikastetxearen errealitateari egokitzeko irizpideak izan beharko dituela, baina beti ere oinarri bati jarraiki: euskara gutxiago duenari euskara gehiago ematea. Ezin onar daiteke euskara gutxiago duena euskara gutxiagorekin konformatu behar izatea, bazterketa soziala bultzatzea«.
Halaber, ikastetxeetako hizkuntza jarduna ere arautzen du lege proposamenak, ikastetxeek euskararen arnasgune funtzional bihur daitezen, eta ikasleak euskaraz normaltasunez bizi daitezen. Bilbaok lege proposamenak jasotako atal guztiak zerrendatu zituen: irakaskuntzarako sarrera eta horniketa, ikastetxeetatik kanpoko eskaintza, ebaluazioa, euskararen beste lurraldeekiko lankidetza, lanbide heziketa, kirol eta arte ikaskuntzak, eta hezkuntza sistemaren helburuak eta ikasleen hizkuntza eskubideak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.