Borrar
Urgente Retenciones en el Txorierri por la avería de un camión
Gari eta Josu Zabala. Nerea Regueiro
Hertzainak taldeko Garik eta Josu Zabalak bi kontzertu ahaztezin eskaini dituzte azken egunotan Bilbon

Hertzainak taldeko Garik eta Josu Zabalak bi kontzertu ahaztezin eskaini dituzte azken egunotan Bilbon

Musika emanaldi hauexek nostalgia ikaragarria eragin zuten publikoaren artean

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 27 de septiembre 2019, 21:39

Hertzainak taldeko Garik eta Josu Zabalak bi kontzertu ahaztezin eskaini dituzte azken egunotan Bilbon. Musika emanaldi hauexek nostalgia ikaragarria eragin zuten publikoaren artean. Iraganean musika taldeak bizi izan zituen urte oparo haiek gogora ekarri zituzten.

Euskal talde mitiko hauek gogora ekartzeko helburuarekin jendetza ikaragarria bertaratu zen Bilboko Kafe Antzokira pasa den astean eta berdina gertatu zen asteazkenean Euskalduna Jauregiran. Bi ordutik gorako musika emanaldi hauen bitartez iraganeko une miresgarri haiek aditzera eman zituzten, egun bizirik irauten dutela erakutsiz. Musika emanaldi hauetan euren aurreko eta euren osteko belaunaldietako hainbat musikari lagun izan zituzten oholtza gainean.

Kafe Antzokian pasa den astean eskaini zuten kontzertua pertsonalagoa izan zen. 500 pertsona inguru egon ziren musika emanaldia entzuten. Ikus-entzuleek diotenez hauxe kontzertu hurbilagoa eta zuzenagoa izan zen, baita rockeroagoa ere.

Euskalduna Jauregian asteazkenean eskaini izan zuten bigarren kontzertua, berriz, musikalagoa izan zen bertaratutako jendearen esanetan. Bertan taldearen 2.165 zale bildu ziren eta itxuran aberatsagoa eta zainduagoa izan zen ikus-entzuleek diotenez.

Aipatu bezala Garik eta Josu Zabalak hainbat gonbidatu izan zituzten agertoki gainean. Ruper Ordorika musikaria, Platero y Tu taldeko Iñaki Anton Uoho gitarra jotzailea eta Joseba Agirre txistularia egon ziren eurekin elkarlanean. Era berean, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Jon Maia bertsolariak eurekin abesten ibili ziren.

Gainera, Hertzainak proiektua baino lehenagokoa den Oskorri musika taldeko Natxo de Felipek eta Bixente Martinezek ere esku hartu zuten musika emanaldian. Era berean, Hertzainak desagertu eta urte batzuetara abiarazitako talde batzuen parte-hartzea ere egon zen. WAS taldeko Jon Agirrezabalagak gitarrarekin lagundu zien, esaterako, eta Gorka Urbizu eta Miren Narbaiza musikariek «Ispiluaren aurrean» kanta abestu zuten.

Bertan bere ibilbideko abestien errepaso zabal eta oparo bat burutu zuten. Bisitariek honako abesti ospetsu hauek entzuteko parada izan zuten: «Sigarrillos amariyos»,«Ta zer ez da berdin», «Eh Txo!», «Pakean utzi arte» edota «Aitormena» esaterako. Era berean, «Guantanamera», «564» edota «Arraultz bat pinu batean» abestiak ere nabarmendu daitezke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hertzainak taldeko Garik eta Josu Zabalak bi kontzertu ahaztezin eskaini dituzte azken egunotan Bilbon