Josu Zabalak eta Garik Bilboko Euskalduna bete zuten duela gutxi eskaini zituzten bi kontzertuetan. MAIKA SALGUERO

Hertzainak taldearen kontzertua Eguberri egunean

GURE TELEBISTA ·

Irailaren 26a, Bilboko Euskalduna Jauregian grabatutako 'Inun baino alaiago izanen da' kontzertua izango dugu ikusgai

zurekin

Miércoles, 25 de diciembre 2019, 10:50

Publicidad

Gaztea irratiaren eskutik, Hertzainak taldearen 'Inun baino alaiago izanen da' kontzertuaz gozatu ahal izango dugu Eguberri egunean, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Josu Zabala eta Garirekin batera, euskal rockaren talde mitikoaren historian oso bereziak izan diren gonbidatuak arituko dira saio berezian.

35 ... urte bete dira Hertzainak rock talde mitikoaren lehen diskoak argia ikusi zuenetik; horren harira, Josu Zabalak eta Garik (Iñaki Ion Garitaonaindia) elkarrekin eskaini zuten oso emanaldi berezi batekin ospatuko zuten, 'Inun baino alaiagoa izanen da' izenburupean. Kontzertu errepikaezina izan zen irailaren 26a, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean grabatu zena. Bertan, taldearen sei diskoetako kantak abestu zituzten. Natxo de Felipe, Et Incarnatus orkestra eta Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu izan zituzten besteak beste, gonbidatu.

'Hertzainak. Inon baino alaiagoa izanen da' emanaldi berezia, abenduaren 25ean, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en

'Kartzela'

Asteazken honetan, 'Kartzela' serie digitalaren estreinaldia eskainiko du ETB1ek telebistan.

BECen harrapatuta gelditu diren sei lagun dira istorioaren protagonistak. Pixkanaka topo egingo dute elkarrekin eta eraikinetik nola atera pentsatzen hasiko dira. Horretan ari direla sortuko dira lehen galderak: zenbat egunez iraun beharko dute BEC barruan? Nola moldatuko dira hain izaera desberdina duten sei pertsona elkar ulertzeko? Kasualitatea izan ote da ala beraiek hor egoteko ezkutuko arrazoiren bat dago?

Publicidad

Erika Olaizola, 'June'; Ainhoa Etxebarria, 'Garazi'; Iratxe Urkiaga, 'Mara'; Juanen Saralegi, 'Juan'; Sambou Diaby, 'Iba'eta Amaiur Epher, 'Ekh' dira 'Kartzela' serie digitaleko protagonistak. Arnasguneetako herritarrak dira guztiak: Azpeitia, Ondarroa, Lekeitio, Lesaka, Zumaia eta Donibane Garazi, hurrenez hurren, eta tokian tokiko euskalkian aritzen dira.

Arnasguneak eta udalerri euskaldunak euskararentzat zein garrantzitsuak diren nabarmendu nahi duen 'Arnasa gara' kanpainaren baitan sortu da 'Kartzela' serie digitala, mezua euskal herritar guztiengana helarazi nahian. Hiru Damatxo ekoiztetxeak EiTBrekin elkarlanean ekoiztutako serie digitala da. Zazpi ataleko lana EiTB Nahieranen da ikusgai, eta asteazkenean, zazpi atalak telebistan ikusteko aukera izango dugu, 21:00etan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad