Borrar
Gari eta Josu Zabala. Nerea Regueira
Hertzainak musika taldeak 'Azkena gure alde' izeneko agur bira eskainiko du

Hertzainak musika taldeak 'Azkena gure alde' izeneko agur bira eskainiko du

Araban sortutako euskara hutsezko banda euskal rock erradikalaren aitzindarietako bat dugu

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 27 de septiembre 2022, 08:25

Hertzainak musika taldeak 'Azkena gure alde' izeneko agur bira eskainiko du. Taldeko kide izandako Gari, Josu Zabala eta Txanpi igoko dira oholtza gainera azken txanpa honetan. Hirukoteak adierazi duenez irailaren 29an, ostegunean, emango dituzte bira honen inguruko nondik-norakoen inguruan xehetasun gehiago.

Josu Zabalak eta Garik eman zuten azkenengo zuzenekoa Bilboko Kafe Antzokian 2019ko irailaren 17an. Harrezkero, pandemia bat tarteko, 80. eta 90. hamarkadan euskal rock erradikalaren panoramako talderik esanguratsuenetakoa izandakoak bandari behar den bezala agurra emateko prestakizunak lantzen ibili da.

Hertzainak 1981. urtean Araban sortutako euskal rock taldea dugu, euskal rock erradikalaren aitzindarietako bat. Hamabi urteko ibilbide laburrean orotara sei album kaleratu zituzten, beren errepertorioko zenbait kanta euskaldunen ereserki bilakatu direlarik, 'Aitormena' abestia, tarteko.

Bandaren lehendabiziko albumetan punkaren probokazioa, ska eta reggae erritmo dantzagarriekin uztartu zuten. Beren letretan batez ere garai hartako Euskal Herriko gatazka politiko eta soziala izan zuten hizpide.

1993. urtean eman zion taldeak amaiera 12 urteko ibilbideari Donostiako Anoeta kiroldegian eginiko kontzertu berezi batean. Azken mende laurdenean taldekideak egitasmo musikal ezberdinetan ibili izan dira murgilduta. Garik, adibidez, bakarkako ibilbideari ekin zion, gaur egun bitarte bederatzi disko plazaratu dituelarik. Josu Zabala, berriz, 7 eskale eta Gu ta Gutarrak egitasmo musikaletan ibili izan da murgilduta, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariekin batera, baita Zenbat Gara kultur elkartean aritu ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hertzainak musika taldeak 'Azkena gure alde' izeneko agur bira eskainiko du