Borrar
Pasa den urtean ospatutako lehendabiziko ekimenak arrakasta ikaragarria izan zuen. seaska
'Herrixka' euskararekin zerikusia duten ekintza ezberdinak eskaintzen dituzten elkarteen foroa, Baionan

'Herrixka' euskararekin zerikusia duten ekintza ezberdinak eskaintzen dituzten elkarteen foroa, Baionan

Larunbat honetan elkarte bakoitzak bere eskaintza berezia aurkeztuko du, baita batzuek tailer ezberdinak eskaini ere, hala nola, marrazketa, dantza eta serigrafia aktibitateak

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 3 de septiembre 2021, 18:58

'Herrixka' euskararekin zerikusia duten ekintza ezberdinak eskaintzen dituzten elkarteen foroa ospatuko dute larunbat honetan Baionan (Lapurdi). Hala, elkarte bakoitzak bere eskaintza berezia aurkeztuko du, baita batzuek tailer ezberdinak eskaini ere, hala nola, marrazketa, dantza eta serigrafia aktibitateak. Egitasmoa goizeko hamarretan abiatuko da, eta, arratsaldeko lauretan amaituko musika emenaldi berezi batekin. Orotara ekimenean euskal kulturarekin nahiz euskararekin zerikusia duten 20 elkarte baino gehiagok parte-hartuko dute.

Baionako Ikastolen Laguntzaileak elkarteak (BIL) 'Herrixka' antolatzen duen bigarren urtea da hauxe. Egitaraua Baionako Etxepare lizeoan ospatuko da. Ekimen honek euskara hutsean aritzeko aukera proposatzen duten elkarteak aditzera ematea du xedetzat, horretarako jarduera anitzez beteriko egun ezinhobea eskainiz.

Antolatzaileek nabarmendu dutenaren arabera, ahoz aho igarotzen diren informazioak leku bakarrean elkartzea dute helburutzat. Euren esanetan, sarea sendotu nahi dute, gurasoek ez baitakite zonaldean euskarazko zer eskaintza mota dagoen, eta, elkarteek ez baitute lortzen bere eskaintza mahaigaineratzea. Hortaz, familia giroan egun polit bat igarotzeaz gain, euskararen inguruan euskaltzaleek dituzten beharrak zeintzuk diren zehazteko aukera ezinhobea izan daiteke 'Herrixka'.

'Herrixka' pasa den urtean ospatu zen lehendabiziko aldiz, eta, hainbat esparrutako 20 euskal elkarte baino gehiagok esku hartu zuten. Baionako Ikastolen Laguntzaileak elkartea da hitzordu honen antolatzailea. Urtean barrena guraso boluntarioek osatzen duten elkartea da eta horrelako aktibitateak antolatzen dituzte, ikastolaren aldeko diru-laguntzak segurtatzeko helburuarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Herrixka' euskararekin zerikusia duten ekintza ezberdinak eskaintzen dituzten elkarteen foroa, Baionan