Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Hilabete bat baino ez da falta Zeberion ospatuko den HerrikoFest jaialdiaren lehen ediziorako. Izan ere, ZeberioK0 izenarekin bataiatuta, datorren azaroaren 3tik 5era bitartean ospatuko da udalerri bizkaitarrean. Formatu txikiko jaialdi honek Euskal Herriko landa-eremuetako ekosistema kulturalaren aberastasuna balioan jartzea du helburu nagusi, bertan diharduten eragile eta sortzaileen dinamizazioa eta berrikuntza sustatuz.
Zelako Kultur Ideiak elkarteak antolatu du HerrikoFest, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zeberioko Udalaren laguntzarekin, eta bere arduradunek «kilometro zero markadun proiektua» gisa definitu dute. «Bertakoa, etxekoa, erditu berria, herriarentzat eta herriarekin egina, kultura erein eta uzta jasotzeko pentsatua».
Non garatuko ote den? Bada Zeberioko Zubialde auzoko hainbat gunetan ospatuko da, azaroko lehen asteburu osoan. Eguneko jarduerak doakoak izango dira, jende guztiari irekiak. Arratsalde-iluntzean hasiko diren kontzertuetarako, berriz, eguneko sarrerak edo asteburuko bonoak erosi beharko dira herrikofest.eus jaialdiaren webgunean, Musikaze plataformaren bidez.
Basatitiak (Euskal emakume raplariak), Maria Rivero, Green Valley, Women Soldier, Janus Lester, Skabidean, Amparanoia, Bad Sound, Burbuilak eta SES bezalako taldeen musikaz gozatu nahi baduzu, gainera, jakin ezazu antolakuntzak autobusak jarriko dituela bertaratzeko Ugao, Igorre eta Arteatik.
Antolatzaileen arabera, musika, dantza, antzerkia, tailerrak, bertsoak eta tokiko ekoizpenen erakuslehio bat izateaz gain, jaialdiak hausnarketarako eta eztabaidarako gunea izan nahi du ere. Zentzu horretan, ZeberioK0-k larunbat goizean bi mahainguruz gozatzeko aukera eskainiko du Hogar izeneko aretoan. Xabier Madariaga kazetariaren gidaritzapean, 'Maskilu' Arratia-Nerbioiko baserritar eta ekoizleez osatutako kontserbera kolektiboa, 'Faktoria' Aiaraldeko gizarte ekimeneko irabazi asmorik gabeko kooperatiba eta 'Errigora' Nafarroa hegoaldeko ekimen herritarreko hiru ordezkari 'Kolektiboa landa-eremuan' gaiaren inguruan solasaldian arituko dira, 10.30etik 12.00etara.
Horren ostean, 12.15etik 14.00etara bitartean eta Xabier Madariaga kazetariak gidatuta ere, 'Artearen eginkizuna landa-eremuetako gizarte-kohesioan' izenburupean esperientziak eta hausnarketak partekatuko dituzte esparru honetan erreferenteak diren hiru elkarteetako kideek: Muturbeltz Karrantzako ardiaren alde lan egiten duen elkarte agroekologikoa eta artistikoak; MAR Aragoiko landa-inguruneko emakume artisten eta artisauen plataformak eta DAR Valentziako komunitateko emakumezko artista bisualak bateratzen dituen elkarteak.
Bertaratutakoei aukera gehiago emateko, mahainguruak jarraitzeko aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da eta adin txikikoak utzi ahal izateko zaintza zerbitzua egongo da dohainik. Era berean, bertaratu ezin direnek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte hitzaldiak zuzenean ekimenaren wegunearen bitartez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.