Borrar
Herri Urrats 2016, Iparraldeko ikastolen jaia, Senperen. JOSÉ MARI LOPEZ
Herri Urratsen 37. edizioa Ipar Euskal Herriko kolegioak laguntzeko egingo dute

Herri Urratsen 37. edizioa Ipar Euskal Herriko kolegioak laguntzeko egingo dute

'Gaki ge (bagoaz)' lelopean maiatzaren 10ean ospatuko dute Senperen (Lapurdi)

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 19 de enero 2020, 22:27

Herri Urratsen 37. edizioa Ipar Euskal Herriko kolegioak laguntzeko egingo dute. 'Gaki ge (bagoaz)' lelopean maiatzaren 10ean ospatuko dute Senperen (Lapurdi). Aipatu bezala, aurtengo edizioko etekinak Kolegioetako ikasle kopuruaren gorakadari erantzuteko eraikin berriak diruztatzeko erabiliko dira.

Peio Jorajuria elkarteko lehendakariak duela egun batzuk nabarmendu zuenez, Seaskako lau kolegioak ikasle gehiegi dituzte. Hala, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak bide berriak behar ditu ikasle kopuru izugarriari erantzuna emateko. Hala, Piarres Larzabal, Ziburuko (Lapurdi) kolegioak jasoko du Herri Urratsen laguntza ekonomikoa.

Lehen aldiz, 1.000 ikasleen langa gaindituko dute Seaskako lau kolegioek 2021. urtean. Esaterako, Ziburuko ikastetxea 300 ikasle hartzeko kapaz da, baina, egun 321 ikaslek dihardute ikasten bertan. Dena den, oraindik ez dakite zehazki noiz, non eta nola egokituko duten plangintza.

Seaska alternatiba bat baino gehiagoren inguruan eztabaidatzen ari da: beste eraikina handiagotzea, ikasleen banaketa karta egokitzea edota Lapurdi kostaldean kolegio berri bat eraikitzea dira ideietako batzuk. Herri Urratsen antolatzaileek iragarri zutenez, urtero Iparralden ospatzen den ekimen hauxe ez da festa bat soilik, Ipar Euskal Herriko ikastolak sostengatzeko hitzordu nagusia baita.

Ihintza Bidart Herri Urratseko koordinatzaileak aurkeztu zuen aurtengo leloa eta marrazkia. 'Gaki ge' Senpere aldeko zonaldean (Lapurdi) erabiltzen den euskalkia da, eta bagoaz esan nahi du euskara batuan. Bestalde, marrazkiak Herri Urrats egunaren festan egitasmora bertaratzen diren bisitari askok buru gainean daramaten txapelari egiten dio erreferentzia, ikurrina eta lauburua daramatzana. Hortaz, aurten logo bihurtu dute urtez urte hainbeste Herri Urratsetan ikusgai egon den txapela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Herri Urratsen 37. edizioa Ipar Euskal Herriko kolegioak laguntzeko egingo dute