Joseba Bergaretxe Zipitria (Berastegi, 1989) Politika Zientzietan lizentziatua da eta Azterketa Ekonomikoen unibertsitate masterra dauka. Hamar urtez politika publikoen aholkularitza-alorrean lan egin zuen, batez ere garapen ekonomikoarekin eta gizarte-politikekin lotuta.
Publicidad
Egun, Eusko Ikaskuntzan proiektu arduraduna da, eta alor sozioekonomikoarekin zerikusia duten gaiak lantzen ditu bertan. Urriaren 4an, ostirala, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izango da 'Lurralde oreka. Herri Txikien Akademia' egitasmoa aurkezten, Eusko Ikaskuntzak urriaren 2tik 4ra bitarte 'Elkartzen gaituena | Lo que nos une | Ce qui nos rassemble' lelopean antolatuko duen XIX. Kongresuaren baitan. Han egon nahi baduzu, eman izena hemen.
-'Lurralde oreka. Herri Txikien Akademia' deitzen da proiektua, zer hartzen da herri txikitzat eta zeintzuk dira akademiak lantzen dituen eremuak?
-Herri txiki diogunean, tamaina demografikoa dela eta, iraunkortasun ekonomiko, sozial eta kulturalari dagokionez erronka espezifikoak dituzten herriei egiten diegu erreferentzia. Horregatik, herri txikiaren kontzeptua ez da landa-ingurunera mugatzen, herri horietako batzuk hiri edo industria-eremuetatik gertu eta ondo konektatuta baitaude, nahiz eta herri txikien berezko ezaugarriei eutsi. Akademia gune guzti horien garapen ekonomikoa, gizarte-kohesioa, kultura suspertzea eta ingurumena zaintzea bezalako gaietan zentratzen da.
-Noiz eta nola abiatu zen ekimena?
-Herri Txikien Akademia ekimena 2022an jarri zuen abian Eusko Ikaskuntzak, Lurralde Oreka programaren baitan. Proiektu honek hasiera-hasieratik herri txikien artean hausnarketa eta ezagutza-trukea sustatzea izan du helburu, eremu hauek dituzten erronkei aurre egiteko lankidetza-irtenbideak bilatuz. Eta horretan dihardu gaur arte.
Noticia relacionada
Jan Echevarría
-Zenbat herrik parte hartzen dute akademian egun?
Publicidad
-Hasierako fasean, Herri Txikien Akademia proiektu pilotu batekin hasi zen, Arabako kuadrilla guztietako herriak barnean hartuta. Hortik aurrera, Eusko Ikaskuntzak proposatutako lankidetza esparruaren barruan parte hartu nahi duen edozein herriri irekita dago akademia.
-Zer ezaugarri edo baldintza bete behar dira akademiaren parte izateko?
-Akademian herri txikientzako estrategikoak diren gaiak lantzen dira. Herri Txikien Akademiaren baitako dinamiketan parte hartzen duten udalerriek konpromisoa izaten dute euren herriak modu iraunkorrean biziberritzeko. Parte-hartzaileek prest egon behar dute gizarte-kohesioa, iraunkortasun ekonomikoa eta lurralde-oreka bezalako gaiak lantzen dituzten hausnarketa eta plangintza estrategikoko prozesuetan parte hartzeko. Ez da gutxieneko edo gehieneko biztanleriarik behar, tokiko lankidetzaren eta garapenaren balioekiko konpromisoa baizik.
Publicidad
-Zeintzuk dira herri txikien behar edo erronka nagusienak? Eta nola laguntzen zaie akademiatik?
-Herri txikien erronka nagusien artean daude komunitatea indartzea, biztanleriaren zahartzeari aurre egitea, aukera ekonomikoak herrian bertan sortzea, familia gazteak hirietara bizitzera ez joatea edo azpiegitura sare egoki bati eustea. Herri Txikien Akademiak herri horiei laguntzen die elkarrizketarako guneak sortuz, lankidetza-proiektuak sustatuz eta herrien artean jardunbide egokiak trukatuz. Gainera, berrikuntzarako gaiak lantzen dira, eta tokiko nortasun eta beharrekin bat datozen garapen-aukera berriak lantzea bilatzen da.
-Zer eredu edo ekimen nabarmenduko zenituzke landa-eremuak biziberritzeko eredugarriak izan direnak?
-Bi adibide jarriko nituzke, jada landu ditugunak eta herri txikietan pertsonak errotzeko egokiak direnak.
Publicidad
Alde batetik, fokua jarrita eduki dugu herri txikietan ekintzailetza proiektuak martxan jarri dituzten ekintzaileetan. Adibide asko daude negozio eredu bat garatu eta bizibidea herri txiki batetik lan eginda sortu duten pertsonenak. Kasurik gehienetan, gainera, lehenik herrian bizitzea erabaki dute, eta, ondoren, hori bideragarri egiteko sortu dute beraien jarduera ekonomikoa.
Bestetik, merkataritzaren inguruan egiten ari garen lana azpimarratuko nuke. Herriko dendek oinarrizko funtzioa bete dute historikoki. Oinarrizko produktuak erosteko eremu bat izateaz gain, komunitatea batzeko lekuak izaten dira. Egun, denda hauek gero eta gutxiago dira eta horri aurre egiteko proposamen berritzaileak ari gara lantzen hibridazioaren ikuspegitik. Izan ere, zerbitzu ezberdinak espazio berean biltzeak bideragarri egiten ditu merkataritza espazio berriak.
Publicidad
-Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuan etorkizunaz eta kohesioaz jardungo da. Zer aurkezteko asmoa duzue?
-Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren ardatz nagusia gizarte eta lurralde kohesioari buruzko hausnarketa da. Testuinguru horretan, gaur egungo erronken aurrean (aldaketa demografikoa, trantsizioak, tentsio ekonomikoak…) herri txikiek erresilientzia-gaitasuna indartzea helburu duten proposamenak aurkeztuko dira. Arreta jarriko da, halaber, epe luzera jasangarritasuna bermatzen lagun dezaketen balizko politika publiko eta proiektu komunitarioetan. Finean, herri txikiek Euskal Herriko gizarte eta kultur egituran duten garrantzia ikusarazteko gunea ere izango da kongresua.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.